Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

ZERDION

2011, Maiatzak 25

Hiriaren hezurrak

Non sailkatua: sailkatugabeak — zerdiok @ 17:08


Eskalea Biribila plazan, originalmente cargada por Zerdiok photo.

eta gezurrak…

2011, Otsailak 23

Albatroa

Non sailkatua: sailkatugabeak — zerdiok @ 11:24


Myriamtxo Bartzelonako kaleetan, originalmente cargada por Zerdiok photo.


Albatroak hegoak zabaltzen ditu
Inguruan duen haizea erdibituz
Zerua bere
Hodeiek soilik egiten diotelarik itzal.
-
Portuko kaioetan
Ikusten ditugu gure
Albatroak
Baltseoan
Urruneko uretan nola
Itsasoaren azala tatuatzen.
-
Albatroak hegoak zabaltzen ditu
Leun, erakan egonaz
Denbora geratuko balu bezala.
-
Erakan zaude
Denbora gelditzen da
Nigana zatozela
irriparrea zabaltzen duzunean.

2010, Abuztuak 10

Zerdiok.info helbide berria!!

Non sailkatua: sailkatugabeak — zerdiok @ 16:26

Zerdiok berria martxan da jada… oraindik proba garaian bada ere.
http://zerdiok.info

2010, Uztailak 16

Aurrerapausoak Zerdiok berria eraikitzen!

Non sailkatua: sailkatugabeak — zerdiok @ 22:33

Aurrerapausoak ematen ari gara, lanean buru belarri, zerdiok berria laster egon dadin sarean!
eutsi!

2010, Uztailak 6

Zerdiok Mundua.com uztera doa irailean

Non sailkatua: sailkatugabeak — zerdiok @ 11:31


fire exit, originalmente cargada por miuenski.

Benetan tratu eskasa jasan dugu Mundua.com web-gunearen partetik, erorita egon da hilabete inguru zerbitzaria eta ez dugu ez abisurik, ez argibiderik ez ezer jaso gure postontzian. Blogari bezala haserrea etorri zaigu, esplikaziorik gabe, hainbeste denboran Zerdiok hilda ikustean…

Aldaketa etorriko da beraz irailean zerdiokera. Beste zerbitzari bat hartuko dugu, domeinu propioarekin, eta diseinua erabat ezberdina izango da.

Laster arte

2010, Ekainak 18

Ile xerlo horien bueltan

Non sailkatua: olerkia,paranoiak,proiektua — zerdiok @ 23:37

Ile xerlo horien bueltan.
Kantoi luzearen amaierari so, ezerezari begiratzen zaionean bezala.
Begiak bi putzu galipotan.
Ile xerlo horien bueltan pausuak, lurra sentitu gabe, lerdea irenstea ahantzita, denbora arbuiatuz.
Nia bakarrik,
…………………….kontzientzia,
izatearen sukarra sumatuz. Inkonzienteki.
Ile xerlo horien bueltan, hamaika
………………. egin ditudan ametsak.
Hiltzen
…… ikusiko nauten ametsak.
asasinatuko nautenak.
Ile xerlo horien bueltan.

2010, Ekainak 17

Bakardadearen hatsa

Non sailkatua: olerkia,paranoiak,proiektua — zerdiok @ 21:59

Bakardadea etortzen zait batzuetan,
iluntzen duenean batez ere.
Huts banengo bezala. Kanpotik huts.
Barrenean are hutsago.
Eta bakardadea sumatzen dut,
ene inguruan, begira. Zentimetro gutxitara,
bere hatsa.
……………Hotza.
Eta ohean sartzen naiz,
eta bera ez balego bezala egiten dut,
ezikusiarena
lo nagoela egiten dut,
berriz argitu arte.
Nere buruarekin engainuan;
joango delakoan.

2010, Ekainak 16

Mezuaren botila

Non sailkatua: sailkatugabeak — zerdiok @ 14:11


, originalmente cargada por zelaixetan.

Beti amestu izan dut mezuaren botilan. Beti, hondartzan ur ertzetik ibiltzean, aurkitutako botila oro begiratu dut mezua kausitzekotan. Beti ordea, mezu bakarra idoro dudana, hutsa da; edo koka-kola edo San Miguel. Hutsa. Ahantzi beharra sentitu dut, ahantzi beharra abentura istorioetako botila xarmangarriez, artelazkidun beira berde potoloz egindako piraten ron botilez…
Baina oraindik, ibil xerkatzen banabil, esperantza ez baitut galdu, gure sats artean ni bezalako ero batek botatako mezuaren botila aurkituko dudalakoan.
Agian udara honetan.

2010, Ekainak 15

Gaurko gazteek haserrea daramate zainetan

Non sailkatua: sailkatugabeak — zerdiok @ 15:20


Eñaut Frontoian , originalmente cargada por Zerdiok photo.

Hobeto, galdera bezala planteatuko dut, eztabaidarako gai izan dadin.
Nahiz eta gero inork ez eztabaidatu.
“Zertarako eztabaidatu? Erreala igo dun!” esaldiarekin erantzutea
arrunt bilakatu da-eta.

Gaurko gazteriak (zer da gazteria?)
haserrea al darama zainetan? Hain geldo, otzan eta meneko izatearen ondorioek
sortutako barne negar baten minez.

2010, Ekainak 14

Lukas Moodysson-en Mammoth filmaz

Non sailkatua: sailkatugabeak — zerdiok @ 13:37

Zinearen jainkoak, Ingmar Bergmanek, genio deitu izanaren pribilegioa duen Lucas Moodysonek, duela hamar urte Fucking Amal gozagarriarekin harritu gintuen. Beranduago Juntos dibertigarriarekin berriz lortu zuen eta ondoren zur eta lur utzi gintuen Lilya Forever gordinarekin. Hortik aurrera arrastoa galdu genion ordea. Orain berriz itzuli da, Mamut izeneko aurrekontu handidun gizarte drama batekin. Babelen, izugarrizko falta sumatzen dugun Iñarritu eta Arriagaren harremanetik eratorritako lanaren, usaina duen zinta da.

Next Page »

Wordpressekin egina

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios