Artxiboa Maiatza, 2006

Ostiral gabean "Tivoli" tabernan…

Hori duk!

Esan diok nahi duana

Ez ezak gehiago galdu

Denbora

Puroen keak apaindutako

Neoi argien begiradak zipristindua

Kurbak ikusten.

Bai titimuturren bai sudurren kurbak…

Bai mutturrenak

Denak berdin begiaren zati

Gizona erakutsiaz

Hori duk!

Galdu denbora

!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

O.Arantzabal

Iruzkinak (1)

Barkatu Hegoamerika

Pentsatzearen beldurrek,

bizitza tindatua.

Paper honen antzera…

Denok. Auskalo zenbat.

Raust! Zenbat?

Zenbat aizkora kamuts

axota honek,

bere bidea egin dezan.

Hegoamerikaren begi beltzek

begiratu naute;

odola bereiz daiteke

begi nini urtsuetan,

negar-odola, urtea askoren baitan.

Orinoccotik, “Cape horn”-eraino

Amazona ibaiaren azal

Marroietan.

Kar Kar

Arraroa da, beltzarana

polita bezain arrotza”

irainez irain, zuriek eraikitako beltzaranen herri arrotza

tiranoen erreinu

arraroa da, beltzarana”

libre izan zen,

irainez, irain zuriek, zurikeriaz, zuritu genuen arte.

Sari baten bila

Modernoen paranoia

Oldarkorrak!

arraroa, beltzarana”

Zabalera.

Agertu indigenak!

Please, Don’t be slaves!”

Agertu indigenak.

liberté”

Tiranoei erantzuna.

Zapaltzaileen aldapa,

agertu indigena.

Inundik inora, ez onartu zuri zuriak.

lan eginaz denok

El pueblo unido jamás será vencido!”

Ohiu iraultzaile faltsuen gainetik,

arnasestuka,

baina korrupzioak irabazi du,

tiranoen estereotipoak

nire estereotipoak

Hegoamerika barkatu.

O.Arantzabal

Iruzkinak

Xipriano Gibelandiri elkarrizketa (kalapita)

“URTEROKO MARKA MANTENTZEAK ENTRENAMENDU ASKO ESKATZEN DU”

Xipriano Gibelandi

Penkologoa


Xipriano Gibelandi, Euskal Herriko eta estatuko Penkologo garrantzitsuenetarikoa da. DBH-en hasi zenean Penkologian lizentziatu zen eta orain dela bi urte Europako marka onena lortu zuen, 10 penko, 168 falta eta 3 kaleraketarekin. Orain EHUko Penkologiako kampuseko katedraduna da, Oteitza lizeoan burutu zituen ikasketak.

Aupa xipriano, xipri deitu al zaitzaket?

Bai

Ongi, lehenik, nire ustetan, kalapitako irakurle guztiok, zure ospearen zergatia� jakin nahiko genuke.

Bai, bueno… kar kar kar, zaila da esatea, egia esan ez dakit… Baina bueno, Penkologia ez da beste edozein karrera bezalakoa, ez da batere saiatu behar, batere ez! Eta horrek lan handia ematen du. Nik uste sofing eta potrojorring oinarri on bat edukitzeak asko egiten duela. Penkologoen artean errespetua lortzeak lan handia eman dit, hasieran enpolloi itxura hartu zidaten, baina azkenean nire kurrikuluma ikusita onartu zidaten.

Penkologia ikasteari buruz zer zioten zure gurasoek?

Bueno kostatu zitzaien onartzea baina, azkenean, karrera honen kostua ikusita ohitu ziren.

Oteitza lizeo politeknikoan, zermoduzko harrobia ikusten duzu? Ba al da etorkizunerako penkologorik?

Noski! Oteitza, estatuko Penkologoen harrobirik garrantzitsuenetarikoa da. Zenbait promesa ikusi ditut. Entrenamendu pixkat gehiagorekin, nik uste olinpiadetara joateko maila edukiko zutela zenbaitek.

Zer behar da Penkologo izateko. Zer entrenamendu mota? zer nolako notak?

Euskal Herriko Unibertsitatean eskaera handia dagoenez, nota maximoa 3 inguruan ibiltzen da, nahiko ona izan behar da horraino iristeko, baina Opus dei-en, 4,5 batekin ere sar daiteke.

Ala ematen ez badu ere, penkologo ona edo sofologo ona izateko, forma fisiko onean egon behar da. Ni egunero entrenatzen nahiz axota hatzen artean bueltaka erabiliaz eta sofa berotzen. Erraza ematen du baina, alferkerian nota ona eduki behar da eta pixa maskurian ondo administratu behar da, komunera ahal den gutxitan joateko. Izan ere, urteroko marka mantentzeak entrenamendu asko eskatzen du.

Zein dira zure babesle edo espontsorrak?

Beno, aurten Bic axoten markarekin eta Romester estutxe markarekin akordioa sinatu dut, baina lehengo urtean, Pilot markarekin sinatu nuen. Urtero daude eskaintza honak.

Gaiez aldatuz, gehiago ligatzen al da penkologo famatua izanda?

Zertarako gezurra esan, neskek gehiago begiratzen zaituzte, lagunekin poteoan zoazenean…

Ba al duzu neska lagunik?

Ez

“Oteitza, estatuko penkologoen

harrobirik garrantzitsuenetarikoa

da.”

Nondik dator Penkologia hitzaren esanahia?

Hasieran duda asko ziren baina jada argitu da. Latineko Pencus eta Logiatik dator. Pencusek “karroka earra” esan nahi zuen antzinako Erroman. Nekazariek kantitateak adierazteko erabiltzen zuten. Karroka earren (penkoenak noski) zientzia dela esango genuke. Hitz teknikoetan esanda, Penkosorta.

Azkenik, zer esango zenieke, Penkologia haukeratu al ez dudan ari diren ikasleei?

Entrenamendu gogorrei bakarrik ez begiratzeko, alde onak ere badituela kontuan hartzeko. Adibidez, gehiago ligatzen da, kar kar… bestela begira niri! Eta esponsorren bidez diru pixkat ateratzeko aukera badago. Beraz, anima zaitezte enpolloi guztiok eta saiatu markak hausten, nota onak ateratzea oso erraza da, ez du meriturik. EHUko Penkologiako ateak zabalik dituzue!

O.Arantzabal

Iruzkinak

Literatura

Literatura, historiarekin batera hasi zen fenomenoa edo hobeto esanda, historia sortu zuen fenomenoa da. “Zer da literatura?”; Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Xabier eta Martin Etxeberria…, hauetako edozeini galdetuko nioke gustu handiz. Beraiek emandako erantzunak, beste erantzun guztien balio berdina izango luke baina, azken finean, beraiek dira generoan punta puntan ibiltzen diren idazleak.

Gizakiari urteetan zehar edukitako denbora librearen –urterik urtera gehiago eduki dugunaren- atarramendu hutsa. Letrekin egindako marrazki edo irudi bezala kalifikatu daiteke agian. Hitzez osatutako pelikula. Pentsatzen dugunaren proiekzio idatzia. Hori dena eta gehiago, bizitzan estimatzen dugun gauza, kasu batzutan kostata; baina azkenean orgasmo askoren sortzaile bihurtu daitekeen bizioa. Izan ere, nor ez da goizeko ordubiak arte maindirearen azpian, eskuan linterna sostengatuaz, eleberri bat irakurtzen egon… Liburu bati itsatsita, ezin askatu –arroka batean lapa bat bailitzan- dituen “x” orrialdeak amaitu arte.

Tortura mota bat dela esan daiteke.

Momentuan etortzen den gauza bat da. Inspirazioak, barnetik nolakoak garen erakusteko erabiltzen duen tresna, barneko doilorkeriak desagertu arazteko tramankulua. Hori kontuan hartuta, literatura guztia ederra da, nahiz eta norbaiti ez gustatu, hau da, literatura subjetiboa da bere osotasunean.

Nahiz eta zilegi izan, mundu honetan daukagun droga txarrena -behin idatzita- beti hor jarraitzen baitu. Esan daiteke hasieran aipatu ditudan pertsonaia ezagun guzti horiek literaturaren “kinki”-ak direla. Drogazale amorratuak, beste edozein baino gehiago. Drogazale bat gehiago izatera animatzen zaituztet, hau irakurtzeko denbora isuri duzuen pertsona inkonpetente guztiei.

Literaturak pena merezi du.

O.Arantzabal

Iruzkinak

Etorkizunari gutuna


Kaixo Etorkizun,

Bada zer pentsatu geroan suertatuko diren gauzei buruz. Mila galdera egiten dizkiogu gure buruari, itxaropen anitzen sortzaileari, erantzun antzuak jasotzeko. Zer pentsatzen duzu etorkizun?!, zure ardiei –*artega- otsoaren ahoan edukitzeak, poztasuna emango dizula? Ez.

Gure geroa muta dezakezu, urde zikin hori!, baina ez duzu *fitsik eginen. Bere horretan lagatzen duzu gerokotasuna, gure zori txarraren esku; arduragabekeria ikaragarria. Milioika izaki akabatzen dira egunero zure axolagabekeriaren poderioz, izan ere, botereak zure buruarengan pentsatzeko betarik ez dizu uzten. Ez zaidazu esan etorkizuna gure esku dagoenik, ez baita egia -bizitzan- guk ez baitugu erabakitzen zer gerta litekeen eta zer ez.

Zer egin zenuen Katrina ekaitz bortitza “New Orleans” zaharrera zihoala jakin zenuenean? Txintik ere ez. Zer egin zenuen, holokaustoa eman zenean? Deus. Zer egin zenuen, inperialismoaren garaian koloniak esklabutza odoltsutik *anparatzeko? Deus.

Gaur egun zer datorkigu zurekin batera?, orain arteko txikizio eta negar zitoinak ala poztasuna eta barre algarak? Orain arte gisa jarraitzekotan amaitu ezazu bizitzaren sufrimendua eta bukatu nire bihotzetik ateratzen diren taupadekin eta nire begietatik irteten diren tantoekin, ez baitut nahi zu bezalako etorkizun zikoitz bateko zulotik jausi. Zugan konfiantza galdu dut –zure ekintzen *atarramendu- ez uste erraza izango denik berreskuratzea. Ez horixe. Konfiantzak, lausengu pare batek baino gehiago balio du.

Besterik gabe, saia zaitez zure ekintzak hausnartzen eta honela, zure barneko artaldea kontrolpean hartzea lortuko duzu -txakurrarekin ala txakurrik gabe- behingoz, axolagabekeriak alde batera utzita.

Adeitasunez,

Errua.

O.Arantzabal

Iruzkinak

Gaixoaren gogoetak

Kaixo, ni ez nago gaixo.

Ala agian bai…

Agian nafarreria dut,

edo malaria. Edo… gripea?

Ez, ez da hori.

Seguruenik,

Aurrean dudan erreka

igarotzearen beldurrak

sortzen didan ondoeza da.

Sakona bezain gardena,

erreka.

Ur geldoak ditu.

Urteetan jausitako tantek,

negar malkoek eta euriak,

ziri-miri nahiz kazkabarrak,

bustitakoa.

Ezin dut igaro,

ez baitut kanoarik,

bi arraun bakarrik…

bi arraun eta gogoa.

Alferrik.

Igeri agian?

Ausardia falta!

Errekaren bestaldean

aurkituko dudanaren

beldur;

ikara dut!

Agian betiko poza,

ala agian ezer ez…

nork daki?

Dena galdu dezaket…

Baina arriskatu ezean,

lehen bezala:

Bi arraun eta

ezertarako balio ez duen

gogoarekin geratuko naiz

nire gaixotasunarekin,

maitasunarekin.

O.Arantzabal

Iruzkinak

Hesien Bestaldean: Rien de rien

Nik,

hesiaren bestaldean

nire ezerosotasunean

eroso,

Kale-espaloi seguruak

zapaltzean,

segurtasun izarak

estalita,

Nabari ditut…

Udaberriko kimuen antzera

irri egitean.

Goizeko ihintzak

begiak umeltzean

masailak ferekatzen dituen

malko bustia sentituz.

Aspertuta

diruaren hotsek

asetuta,

sentimenduen

gose.

Kantuan…

Nabari ditut…

Gerizpean,

ekiaren menpe,

euriaren kexu

aterraldietan.

Gehiegikeriaren aurka,

bigarren asaltoan.

haizearen ukabilkadak…

Mementuro…

Nabari ditut…

Larunbat oro

alkoholaren morrontzan,

iluntasunaren

Menpe…

Ahalge…

Nabari dira…

Ezin dut ihes egin!

Amaren armairuan,

azken opila

Ezkutuan, hartzean …ere bai!

Hor daude…

Nabari ditut…

Ezin fidatu,

egi prefabrikatuen

eta amets galduen

mundu hipokrita

honetan;

aker umilenak ere

bi adar zorrotz dituen,

gizarte (Amets gaiztoan).

Nagoen tokian nagoela,

nik

hesiaren bestaldean,

nire ezerosotasunean

eroso,

buruari eraginez:



                      Bidali dezagun handinaia

                     -urrutira- guk, Dirudunok.

                      Rien de rien, da nire erantzuna.

                      Gezi eta ezpatak,

                      etxez etxe.,

                      sorgor.

                     Otzan gaitezen gu. Dirudunok.

                     Karrikaz karrika.


Ez eskerrikasko. Diote denek.

Zimen bezain egoskor.


                                                 Galant jarraituz,

                                                 akatsak bata bestearen atzetik.

                                                 Rien de rien>, errua besteei leporatuz.

                                                 Azoka batean rifatuko balitz bezala.

,

                               Bizi zara ederki.

                              Egia. “si por supuesto”.

                              Rien de rien>, da nire erantzuna.

                              Ertzainen ostiakoa baino,

                            -kasik- errealagoa.

                             Oker gabiltza:

                             Izanak emandako dirua…

                                                                …besteen izerdi.

                                                                  Etxez etxe. .

                                                                  Segurtasunez,

                                                                  trankil,

                                                                  etxez etxe. .

                                                                 Rien de rien> da nire erantzuna.

                                                                 Ikas dezagun txiroengandik,

                                                                 keria saldu, beharrak erosteko.

.

Iruzurren eklipseak

itsu utzi nahi nau.

Begiak amatatuta.

Hala ere,

nabari ditut…
Iruzurrek utzitako

zirrikitu eta zulo

guztietatik,

argiagatik,

egiagatik.
Erlojuaren hotsek

oheratu nahi

banaute ere

hortxe,

nagoen lekuan nagoela,

nagoen moduan nagoela…

Nabari ditut,

nik,

hesiaren bestaldean

erosotasunean

ezeroso,

afrikar lagunaren

negar eta intziriak.

O.Arantzabal

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5