Ostiral gabean "Tivoli" tabernan…

Hori duk!

Esan diok nahi duana

Ez ezak gehiago galdu

Denbora

Puroen keak apaindutako

Neoi argien begiradak zipristindua

Kurbak ikusten.

Bai titimuturren bai sudurren kurbak…

Bai mutturrenak

Denak berdin begiaren zati

Gizona erakutsiaz

Hori duk!

Galdu denbora

!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

O.Arantzabal

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin 1 »

  1. zerdiok -ek esandakoa:,

    2006 Urria 23 @ 20:56

    TIVOLItik

    zahartzen ari garenok badakigu

    denbora

    ez dela inoiz galtzen.

    Denbora,

    pilatu egiten da,

    bildu,

    gogortu harriak bezala.

    Gurekin daramagu

    patriketan sartuta.

    Irribarre behartuen patriketan,

    haserre ahaztuen patriketan,

    oroitzapen bihurtu diren patrika estuetan.

    Gero, tarteka,

    bizitzak

    patrika horiek hustutzeko paradak ematen ditu.

    Bakarrik sentituko haizenean,

    itsasoari edo ibaiari edo putzuari begira,

    banaka hartuko dituk harri horiek

    eta uretara jaurtiko dituk urruti.

    Uretan, hire oroitzapenek,

    borobil gero eta handiagoak egingo dituzte,

    eraztunak bezala.

    Eta orduan ulertuko duk

    denborari lotuta hagoela erremediorik gabe,

    hire oroitzapenekin ezkonduta.

    Kasu egin zaharrei,

    denbora ez da inoiz galtzen.

    Aukerak dira,

    galtzen direnak.

    Martin Etxeberria

Istorio honen iruzkinen RSS jarioa · Aipuaren URIa

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5