Artxiboa Abuztua, 2006

Mila gauza

Iñork galdetu dit noizpait,”zergatik idazten duk?”, baina ez du erantzunik. Denbora administratzeko, kudeatzeko modutzat dut idaztea; denborapasatzat. Ez dut ez diru, ez famarik irabazten, ez irabazi nahi. Plazer hutsak mugiturik, herriko azken etxeko katuaren bururaino bidaia egiteko asmotan idazten dudala esan leike. Pentsarazteko afan hutsez, kausalitatez blog hau ikusi duen aitonari barneko neuronak mozkortuko dizkion hitzak idatziz edo eta gabeko ordubietan etxera iristen den gaztearen neurona mozkortuak baretuko dituen poesia gozoak idatziz. Ez da letren Superman izateko asmoa ere idaztera bultzatzen nauena, soilik, denborapasa gisa aritzea.

Erlojua azkarrago pasatzen da ordenagailuko teklak sakatzen ditudanean edo eta axotaren puntaz papera ferekatzean. Teklen musikatik hasi eta idazten dudanaren esanahiera edo kaosera, idazteak bere xarma berezia du.

Azken finean, idazten nagoenean ez nago diruaren menpe, nahikoa dut imaginazioa eta klera bat idazteko, gainera nahiago dut idazten denbora pasa, beste herrialde bat inbaditzen pasa baino.

O.Arantzabal

Iruzkinak

Fideltasuna (1. Kapitulua)

Aurrekubatarra nauzue, kubara joan aurreko aurrejuzkuen testigu. Abuztuak hamairu fideltasunaren ikur, Kastroren urtebetetze. Kubako erreboluzioaren ardatz izan zen gazte erradikal haren 80. urteurrena; jada ez da gaztea, baina erradikala bai, onerako edo txarrerako.

Son musikaren erritmoan dabil kuba, Compay Segundo eta halakoen kitar-soinuez alaituta iraun dute tente, alai beti ere. Galdera bat dabil edabideetan “Jarraituko al du komunismo Kubatarrak kastro hil ondoren?”

Auskalo… Gauza bat argi dago:

“Kuban prostituta kultuenak ditugu” Fidel Castro

O.Arantzabal

Iruzkinak

Carlota

Santa Klara eguna, Zarauzko hondartza. Marea goian p.m.

-Carlota!

To, etiketa.

WC

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5