Artxiboa Urria 23, 2006

Jakinduriarekin mintzaldia

Amaigabe:

-Inoiz ez iristeko?

-zer??

-Inoiz ez iristeko?

-Nora?

-Amaierara.

-Beti geratzen zaizunaren erdia egitearekin aski da

-Ah Bai!?

-Bai

-Ongi, eskerrikasko…

-Ez horregatik.

Positiboa:

-Zoritxarrez ume piloa hiltzen dira afrikan…

-Zoritxarrez ez!

-Nola ba?

-Zorionez.

-Zergatik?

-Gehiago ere hil zitezkeelako.

Zerua:

-Ba al dago bizitzarik hil ondoren?

-Bai

-Bai!!?

-Noski, hil ez den izaki ororena, Zergatik?

-Jakitearren.

Erantzuna:

-Azken galdera bat.

-Ahaleginduko naiz erantzuten.

-Galdera guztiek al dute erantzun bat?

-Ez.

-Zein galderak ez du erantzunik?

-….

 

O.Arantzabal

 

Iruzkinak

Arezko Baldosak

Arezko baldosetan,

lehena apurtzean datza

urrezko etorkizunak.

Begirada lausoak

lehenaren borrero.

Baldosak desegiten,

atzean utzi,

bizi,

suntsi,

edo sinonimo bat gehiago.

Urrea gezurtatzen,

area bihurtu,

pausoen majiak,

zapaldu,

baldosak desegin,,

atzean utzi,

suntsi,

bizi.

O.Arantzabal

 

Iruzkinak

Kuba ezagutuz(1)

La habanan nengoela, Telegrafo hotelean, pentsatzen… idazten…

Segituan okurritu zitzaidan irla bera ezagutzeko modu onena, bertako batek kontatuta ezutzea izango zela. Arrazoi nuen. Horregatik, segituan, gelatik atera eta plaza bertan zegoen liburudenda publiko batetara hurbildu nintzen; norbaiten bila, enbaxadore on baten bila.

Jose martí

ISLA FAMOSA

Aqui estoy, solo estoy, despedazado.

Ruge el cielo: las nubes se aglomeran,

Y aprietan, y ennegrecen, y desgajan:

Los vapores del mar la roca ciñen:

Sacra angustia y horror mis ojos comen:

A qué, Naturaleza embravecida,

A qué la esteril soledad en torno

De quien de ansia de amor rebosa y muere?

Dónde, Cristo sin cruz, los ojos pones?

Dónde, oh sombra enemiga, dónde el ara

Digna por fin de recibir mi frente?

En pro de quién derramaré mi vida?

-Rasgóse el velo: por un tajo ameno

De claro azul, como en sus lienzos abre

Entre mazos de sombra Díaz famoso,

El hombre triste de la roca mira

En lindo campo tropical, galanes

Blancos, y Venus negras, de unas flores

Fétidas y fangosas coronados:

Danzando van: a cada giro nuevo

Bajo los muelles pies la tierra cede!

Y cuando en ancho beso los gastados

Labios sin lustre ya, trémulos juntan,

Sáltantes de los labios agoreras

Aves tintas en hiel, aves de muerte.

Jose Martí
—————————————————————————

O.Arantzabal

Iruzkinak

NERE ZORITXARRAK DOAZ AMETSEKIN BATERA

Doinua: Nere zoritxarrak doaz…

Nere zoritxarrak doaz

ametsekin batera.(bis)

inork merezi ez duen

amaiera batera.

Ezin egin atzera,

amore ematera,

noizpait iritsiko al naiz

neroni izatera.(bis)

Neroni izate horrek

preziorik ba al du,(bis)

zeren oraindik ez det nahi

nere arima saldu,

begi biak itzaldu,

deabruen esklabu,

milla urtetako guda

bi egunetan galdu.(bis)

Milla urtetako gudak

bere fritua dakar(bis)

Odol asko isuri da

urte hoietan zehar

borrokan su eta gar,

ez al da sufritu lar,

fruitu txiki baten truke

milla urte ezbehar.(bis)

Fruitu horren beharra det

neroni izateko(bis)

urte askotako miña

nolabait ahazteko.

Emaitza onartzeko,

bakea izateko

Zazpi bizi, zazpi amets

herri bat bitarteko

irri bat ernaldu dadin

zoritxar bakoitzeko.

O.Arantzabal

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5