2006 Azaroa 21 @ 20:05
· Atalak: olerkia
Aurpegi alai,
barrena triste,
eta begiak,
bi putzu.
Amodioaren aiztoak;
zeharka, doilor,
nau eritu.
Bi bala baino
garestiagoa, suertatu da
begirada.
Metraila bezain
mingarria, baina,
gozoa eztiaren
haina.
Goizero,
ekiarekin bat,
ene bi putzuetan
barna,
eztizko pausuez
lagatzen;
zu bilatzeko
aztarna.
Aurpegi alai,
barrena triste,
eta begiak
bi putzu.
Metraila bezain
mingarria, baina,
gozoa, eztiaren haina.
Taberna-zuloan
sei zerbeza,
laster da zazpigarrena.
Herituak
zauri guztiak
ezkutatzeko, hoberena
Nahiz bihar,
goizean,
berriz ere
ene bi putzuetan barna,
negar malko bat
pasako den.
Zure bila
ari dana.
Oier Aranzabal
Lotura iraunkorra
2006 Azaroa 21 @ 2:00
· Atalak: olerkia
Begiak zabalik,
itxita, lotan,
esna.
Goizero, doanik,
oparitzen
didazun irrifarre hori,
nahikoa duzu,
beltza zurian,
euri zaparrada
eguzkian,
bilakatzen dela
sinistarazteko.
Begietara
begiratzen uzte soilak,
begien izatea,
arrazoitzen du.
Bi begiak,
hatzen laguntzaz,
aterako nituzke,
ala ez balitz.
Begirik gabe,
itxita, lotan,
esna.
Bi musu ziztrin,
shhhhhh,
oheratzen utzi
eta hurrengo goizerarte
Maite, zaitut
maite.
Oier Aranzabal
Lotura iraunkorra
2006 Azaroa 21 @ 1:28
· Atalak: olerkia
Zugandik urrun,
oso urrun,
baina, ezpainen beroa
sentituz.
Sutondoan lez,
oso urrun.
Egur
eta adaxkak
kontsumituz.
Ezpainek kixkalita.
Bihotza,
ikatz bolaren antzera,
sutan,
oso urrun.
Kontsumitzen noa,
zutaz oroitzen, sutondoan.
Oier Arantzabal
Lotura iraunkorra