Tipulak
Pertsonak tipulak dira. Beraien erdigunearen inguruan geruzak dituzte, geruzen azpian dute zentroa. Badira tipula ez diren pertsonak. Pertsonak izan arren ez dira pertsonak, beraien izatea ez-izatea da. Geruza guztiak kendu dituzte, zeharkatu dituzte; geruzen azpian daude. Eta geruzen azpian, izatearen zentroan, ez dago ezer.
WC