2006 Azaroa 30 @ 1:00
· Atalak: olerkia
Masusta lorea,
arantza zorrotzez
iltzatua.
Taupada sakonen
eragile
Agian, ederrena baino,
are ederrago
are hobeago
hosto orlegi ilunez
begira.
tamalez, gozoena baino,
are gozoago,
are atseginago.
zirrara!
Kolpeka!
azal, petalo gorri
zurtoin sendokoa.
ametsetako masusta,
tamalez gozoegia,
ene masusta lorea.
Oier Aranzabal
Lotura iraunkorra
2006 Azaroa 30 @ 0:51
· Atalak: sailkatugabeak
Mandarina da nire fruta gogokoena. Ataltxoz osaturik baitago, bizitza bezala. Atal bat bestearen atzetik oso bat osatzen, eta osoa amaitutakoan; hau da, atalak bukatzien direnean hil egiten gara. Hil egiten gara, gure zukua, edo behintzat, honen arrastoren bat lagatuaz. Eta arrasto hau, urteak pasa ahala desagertu egiten da, zaporea bakarrik geldituz. Garai bateko mandarinen zapore mingotsa.
…Oier Aranzabal
Lotura iraunkorra