2006 Abendua 22 @ 9:51
· Atalak: sailkatugabeak
Karramarroek atzeraka ibiliaz egiten dute aurrera. Zuhaitzek sustraietara itzuli behar dute hazteko. Gu gara karramarroak eta zuhaitzak. Aurreraka ibiltzen diren karramarroak eta adarretan bizi diren zuhaitzak gara; atzera, erroetara, itzultzen ez garenak.
Baina ez ditugu karramarroak eta zuhaitzak ulertzen. Karramarroak ez dira denboran atzera joaten. Zuhaitzak ez dira iraganeko edo etorkizuneko erroetara itzultzen.
WC
Lotura iraunkorra
2006 Abendua 21 @ 3:42
· Atalak: sailkatugabeak, narrazioak
Zikiratutako karramarroen antzera sentitu nintzen, emakume hura ikustean. Beno, egia esan, ez dakit nola sentitzen diren zikiratutako ditxosozko karramarroak, baina, seguru nire egoera berdinean sentitu zirela. Homosexual bihurtzeko gogoz. Edertasun hura ez jasateko, alboan lagatzeko.
Izan ere nork ez du ikusi karramarro bat bestearen gainean, arean, dantzan. Arroketatik gora Pou anaiak bailiran, 8a+ak igotzen. Nork daki karramarro horiek homosexualak diren ala ez? Inork. Eta inork ez du jakin gura. Ez dugu ezta galdera hori planteatzen, ez baikara sasi jakitun, jatun putaseme batzuk besterik; karramarroa=afaria.
Zergatik ez du Benito, gure aita-santuak, karramarroen homosexualitatea gaitzetsi…
Karramarroen eskubide sindikalak urraturik, salatzea besterik ez dut orain buruan; injustizia eta bidegabekeria anker hori salatzea, gure krustazeoen ahots izatea, besterik ez. Eta dena….
dena… emakumeari, sentitzen dudana ez esatearren.
Oier
Lotura iraunkorra
2006 Abendua 20 @ 1:57
· Atalak: sailkatugabeak
Pikua, nire lagun handi bat bezalakoa da. Berdina. Identikoa. Itxuraz, kanpotik apala bezain ixila, pikua lez. Kanpotik benetan duena erakusten ez duen horietakoa, idorra. Aldiz barruan duen altxor preziatua, laguntasun eztia, algara gozoa, mintz plasmatikoz osatutako zelula multzo handi batek ezkutatzen du. Azal gogor batek. Pikua lez. Baina egitan bera ez da pikua.
Askok dute gustoko pikua, nire lagunak bezala, horregatik deitzen diogu. PIKUMAN
Oier Arantzabal
Lotura iraunkorra
2006 Abendua 14 @ 22:10
· Atalak: narrazioak
Mandarina inpotentea da. Ia edozeinek du mandarina bat hartu eta azala kentzeko gaitasuna. Mandarinak, ordea, ezin dio bere buruari azala kendu. Inpotentea da. Geratzen zaion aukera bakarra desnibel pixkateko erorketa garbi bat egin eta suizidatzea da. Zukua, edo behintzat, mandarina amorfoa geratzen da; lurrean, jendeak zapaltzeko moduan. Eta arrasto hau, denbora pixka bat pasa ostean, usteldu egiten da kirats nabarmena utziz. Eta azala desagertu egiten da; baina mandarina ere bai.
Mandarinak barnean du zentroa, baina mandarina kanpoan dago. Azala kendu edo zeharkatu ezean ezin du zentrora iritsi.
Mandarina asko dago munduan.
WC
Lotura iraunkorra
2006 Abendua 1 @ 18:22
· Atalak: sailkatugabeak
Udarea da nire fruta gogokoena. Sagarraren antza du.
WC
Lotura iraunkorra