Atzo gauean

Bertan izan nintzen atzo ere,

ez nuke maiteminduta nagoenik esango

baina egunero naiz berekin,

egunero igarotzen ditut

bost ordu gutxienez,

gogoz ala gogorik gabe,

ilusioz ala ilusiorik gabe,

batzutan behartuta,

mila pertsonen begirapean,

non zerbait egin aurretik

bost aldiz pentsatzera behartzen nauten,

baina lehialtasun konplexuari trinko eutsiz

atzo ere bere ondoan nitzen eguneroko lez,

goxo goxo,

elkarri helduta agurtu genion

gauaren bukaerari eta

muxu batekin hasi genuen

goiz hotz eta iluna.

Arratsaldean elkartuko gara berriz

aspertzen ez gaituen rutinara itzuliz,

bere usainaz gozatuko dut gero ere,

maiteminduta egon ez arren

hainbeste maite dudan

nire liburutegiarekin.

Axi

zabaldubildudel.icio.us

3 Iruzkin »

  1. zerdiok -ek esandakoa:,

    2007 Urtarrila 23 @ 01:33

    Ona iruditu zait poema, izan ere, nire interpretazioaren arabera, oso ondo azaltzen du nola batzutan lekuak izaten diren, gure barreneko hutsunea betetzen duten lagunak.
    Horregatik daukagu, bakoitzak, bere “pena txokoa”, beste ezer ez dugunean haren konpainian egoteko.

    Oier

  2. Irati -ek esandakoa:,

    2007 Maiatza 25 @ 16:03

    Zure poemaren bat irakurri nahi nuen
    gogoa nuelako.
    Zure poema bat irakurri nahi nuen
    zu gehiago ezagutzeko.
    Zure poema bat irakurri nahi nuen,
    ni ere,
    zu zirikatzeko gai izateko.

    Asko kostata, baina azkenean lortu dot zure poeman bat irakurtzia, bestiak be oso onak die, baina gogue dakat zuriek irakurtzeko, zure estilue ezautzeko. Aber noizko dauzen geixau!!

  3. Axi -ek esandakoa:,

    2007 Maiatza 26 @ 02:32

    Nabaritzea gelako neska bat zeala…jejej eskerrik asko hala ta guztiz e!!

Istorio honen iruzkinen RSS jarioa · Aipuaren URIa

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5