Artxiboa Urtarrila, 2007

Bilbi

Zurezko begia

Imagina ezazu kale bat,

 

non, denek zurezko begiz

 

begiratzen zaituzten.

 

Morroi hortz-bakoak,

 

bizardun eta beltzaranak. Eta ez direnak.

 

Neoi argidun hizkiz,

 

apaindutako lantoki gautxoriak.

 

Zabuka dabiltzan mozkortiak,

 

alkoholaren aztarnak lagaz.

 

Botaka ari diren

 

zabor ontzi ahaztuak…

Hartu dudan taxi estrabiatua,

iritsi da “Las Cortes”-era.

OAE

Iruzkinak (1)

Trenbidea

Zu, trena boteka hasten denean, espermatozoide soil bilakatu ohi zara.

Trenaren bagoi batean harrapatuta dagoen beste bat… esperma hutsa.

Plazera bilatzen duen tren zaharkituaren olioa besterik. Zu eta besteak.

Garaia, momentua, unea iristean ateratzeko prest. Geneen aginduetara,

bagoian azaldu bai, baina, ikusi ezin den emakume haren ahotsari jaramon eginaz.

Goizeroko rutina. Esperma soil bilakaturik, trenaren boteen menpe.

Eta azpian aurkitzen den trenbidea, prostituten eran,

bortxaturik. Goizero. Arratsaldero. Gau parteraino.

Gainera zaharkitzean kendu egiten dute… ez baititu jasango,

trenaren brinkoak. Prostituta jubilatua.

Eta Prostituta jubilatuen eran, alde batera utzita, inork

erabiliko ez dituelarik geratzen dira, bide ertzean. Salatzen.

Jasan dutena, eguneroko espermei azaldu nahiean. Hizkuntza ezezagun batean.

Trenbide bortxatuen hizkuntza ulertezinean.

OAE

Iruzkinak (1)

Kloratitazko musuak

 

Barrenak lehertzen zaizkit,

eztanda egiten dute.

Zuri begira nagoela…

Danba!!

agertu zarenean…

Danba!!

zure begi suarrek,

metxa piztuarazi dutenean;

Kloratitazko musuena.

Barrenak horman zehar barreiaturik,

eta garun aztarnak zoru hotzean.

Zuhurtzia aski galdua,

lurrundua. kixkaldua.

Danba!!

detonatu dira

kloratitazko muxu

eta gezurrezko esperantzak.

Zugan ipinita nituenak.

Barrenak lehertu zaizkit,

eztanda egin dute.

 

OAE

Iruzkinak

Izan zitekeenarena.

Zurezko izan nintekeen,

neu, han nihoala,

zulora erori nintzenean.

“Zer zulo ?”. Horrela diost Izan zitekeenak. Momenturoko zuloez ari nintzela ohartu zen ostera. Izan zitezkeen mila eta bi, hiru, lau edo bost. Momentukoak zirela otu zitzaion izan zitekeenari. Izatez.

Salatu nuen injustizia. Orbelak, noizpait itzal egin zuten hostoak, ere erori baitziren izan zitekeenaren kontra.

Baina nork erabakitzen du azkenik gertatutakoa? izan zitekeenak ala izanak? Galdera mordoa erantzun gutxirentzat. Eta orbelak bertan jarraitzen du, itzal egin zezakeen orbelak. Eta ni ez naiz zurezkoa.

Izan nintekeen.

OAE

Iruzkinak

Karraskari

Karraskari bihurtu nintzen eta ez katu.

Ez ikaratu,

Xagu! baduzu patu…

aurki daitekeena bilatu,

fidatu.

Bidea az zidaten ukatu.

Ezta ere, zitalki aldatu.

Ez zuten ondatu,

ikus nezakeen, ez zuten argia amatatu.

Errazegia… behar nuen arakatu…

begiak xukatu,

indarrak batu.

“Doilorra da mundua” gogoratu.

“Ez dizute ezer erregalatu.”

Alde batera eta bestera biratu.

Ixiltasunean barneratu.

Sudurra altxatu.

Egin nuen tratu.

Ulertu ezin dudana, inoiz ez dut barkatu.

OAE

Iruzkinak

07/01

Aldaketa kimiko, nahiz ez-kimikoren katea bezala defini daiteke denbora. Gauzak garbiago esatearren, aldaketa multzo bat da; momentu oro gertatzen ari diren aldaketa mordoa. Bata bestearen desberdina. Xinpleki unikoa .

Guk beti egin ohi dugun eran, matematika hutsez irudikatzen dugu. Matematika nardargarri eta pitagorikoez. Ez dakigu, mandarina edo beste edozein frutarekin ere denbora badagoela ikustea. Nire aitonaren aurpegian ikusi ditut pasatzen 95 urte; zenbakirik gabe.

Orain urtea pasa dela diote. Zenbakien diktadurak jarritako zenbakizko egun batean. Kontsumitzeko egun bat, mandarinei kasu egiten ez zaion eguna, beraien eguna. Nik aitxitxaren egutegiari kasu egin eta alde batera utziko ditut zenbakizkoak.

Oier

Iruzkinak (4)

Hurrengo orrialdea »

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5