2007 Otsaila 24 @ 14:20
· Atalak: sailkatugabeak
“You have never seen a tree, only your knowledge you have about trees. You see the knowledge, not the tree.”
Ikusten zaitudanean badakit ez zaitudala ikusten. Ikusi egiten zaitudala pentsatzen dut. Bion arteko distantzia irudikatzen dut, espazio bat, zu eta ni existitu gaitezen. Badakit ez zaitudala ukitzen, zu zarela ni ukitzen nauena, ukipena nik asmatu dudala. Badakit NI hori ere nik asmatu dudala.
Badakit ezer ez dakidala esatean zerbait dakidala adierazten ari naizela.
WC
Lotura iraunkorra
2007 Otsaila 23 @ 0:51
· Atalak: meme
- Ez dut alkoholik edaten. Edaten nuenean ere ez nuen askorik edaten. Pare bat zerbeza edukiko ditut edanda; gehiago ez.
- Ez dut inoiz neskalagunik eduki. Ez naiz homosexuala, ezta asexuala ere.
- Larunbat gau batean ateratzen banaiz, etxera itzultzean dutxatu egiten naiz. Ametsetan esna egoteko edo.
- Euskal Herritarra naiz, Euskaltzalea, abertzalea, baina biolentzia espresio guztien aurka nago.
- Politikari orok nazka ematen dit
- Astero meta bat bilatzen dut, ez badago helburu edo metarik, deprimitu egiten naiz.
Oharra: oso txintxoak garenez marroia ez diogu inori pasako.
Lotura iraunkorra
2007 Otsaila 23 @ 0:47
· Atalak: artikuluak
Hainbat aldiz entzun behar izan dut gauza bera. Gauza bera; aho berdinetatik, guztien belarrietara etorriz. “Gizakia natura hiltzen ari da” edo “Gizakiak natura suntsitu besterik ez du egiten”, etbar… Egia esan ekologista ahoberoen iritziak gutxi asko axola dit. Natural sentitzen dut egiten dudana.
Bizia sortu aurretik natura ere bazen eta badirudi ahaztu egin dugula. Gu sortu ginduen naturak, eta seguruenik, frenatu nahi dugun desastre hori burutzeko. Zergatik ez? Naturak beharrezko ikusten du gaur egun gertatzen ari den extinzio tasa handi hau. Guk sortutako “kalteei” ezin diegu aurre egin (Zoritxarrez) natura gu, eta soilik gu baikara. Asko mutatu nahi izan dugu naturaren unitatea eta definizioa, hiztegietan “artifizial” hitza ezarriz, Artifiziala dena, naturarentzat txarra dela esanez. Baina ekologista askoren desgrazirako, hau ez da hala. Zentral nuklear bat, naturala da; nahiz eta guk asmatutako kontzeptu mutatu batek kontrakoa dion. Ekologisten bizi-nahiak bultzatu die, natura bizitzari ekiparatzera, ez jaunok: “Natura” ez da “Bizitza”
Horrek ez du esan nahi nik zentral nuklearrak nahi ditudanik, kontra nago. Izan ere bizi nahi dut eta zoritxarrez guk(naturak) eraldatu dugun mundu honetan bizitzarentzat geroz eta leku gutxiago dago; nahiz eta ni hiltzen naizenean milioika espezie animali, landare eta Onddo biziko diren. Ekologismoa bizi-nahi extremista da.
Ni Naturalista naiz, eta natural sentitzen dut egiten dudana.
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Otsaila 15 @ 16:48
· Atalak: kritika

Harrigarria izan daiteke tiro baten danbatekoak sor dezakeen kalapita. Zenbati eragin diezaiokeen tiro huts eta apal batek, haizeari egindako tiro huts eta apal batek. Zenbat min. Zenbat negar. Zenbat emozio… bi ume marokoarrek sortuak horiek denak. Noraino iritsi daitekeen ekintza huts bat aztertuz, mihatuz, erantzunak aurkitzeko. Agian, uste baino erantzun gehiago. Tarteka-marteka konturatu beharko ginateke, egiten dugun ororen erantzule garela eta ezin diegula besteei errua bota.
Azkenaldian ikusi dudan pelikula eder eta krudeletariko bat da Alejandro Gonzalez de Iñarrituren film hau. Ikustekoa da nola lotzen dituen kontinente ezberdinetako zenbait gertaera, eta hauen lotura nola azaltzen digun. Ez da makala pasako dugun emozioa, izan ere, tontakeriak alde batera utzita, errealitate gordina erakusten digu ikusleoi. Alde horretatik oso zuzena da eta honek negar bat baino gehiago suertatu dezake eztienen artean. Argumentu eta gidoi sendoak ditu eta interpretazio oso desberdinak atera daitezke.
Aipagarria da parte hartzen duten aktore guztien lana, baina bereziki azpimarratu nahi nuke, Brad Pitt-ena. Gizon honek pelikula hau sentimentuz egin duela ikusten da. Bere papelean guztiz barneratuta, ez du inoiz bere famaren handikeriarik erakusten eta beste aktoreen hainako protagonismoa hartzen du. Rinko Kikuchi aktorearen papera ere azpimarratuko nuke, pelikulan hartutako protagonismoa, interpretazio onarekin orekatzen baitu. Ezezagun izatearen zama ondo darama
Drama bikaina, akats soil batekin: zinemen prezioa. Beraz, ez ezazue pasatzen utzi Babel ikusteko aukera .
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Otsaila 14 @ 7:07
· Atalak: sailkatugabeak
Badakit bitxiak ez dituzula gogoko, baina zenbat maite zaitudan adierazteko diamante bat oparituko dizut. Tori:

WC - W -> C (!)
Lotura iraunkorra
2007 Otsaila 11 @ 16:16
· Atalak: sailkatugabeak

“Sabaia zulatu nuen zeru urdina ikusteko, baina lainoek ezkutatu zuten. Lainoak zulatu nituen, eta zerua desagertu zen.”
WC
Lotura iraunkorra
2007 Otsaila 8 @ 21:56
· Atalak: sailkatugabeak
Amak egiten du. Lehen amonak egiten zuen. Sagarrak, udareak, aran pasak, pikuak…. Ardoa, azukrea, kanela zotza, limoi baten azala… Limoia du, baina beti errepikatzen dut. Batzuetan limoia eta guzti jaten dut.
Neskekin ordea ez da berdin gertatzen.
Ondorioa: limoia jatea errazagoa da.
WC
Lotura iraunkorra
2007 Otsaila 8 @ 1:52
· Atalak: narrazioak
Ez duzue inoiz pentsatu, benetan zer den limoia? Bai! zitrikoen familiako fruitu hori; horixka, batzutan orlegia eta besteetan tartekoa. Azaletik eder eta erakargarria, emakumeen antzera.
Hortzaka egin ezkero ordea, mikatza. Ez dago tragatuko duenik.
Honexegatik beragatik ez dugu inoiz bustitzen. Beti lehenengoan asmatu nahi dugu, baina… horrela ezin da. jakin egin behar neskak tratatzen. Egin kasu nik badakit eta:
…eta orduan zipriztinek begietara salto egin zuten.
Kontuz ibili behar da limoiekin aritzerakoan. Edozein momentutan itsu gera baitzaitezke.
kontuz…
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Otsaila 8 @ 1:46
· Atalak: narrazioak
Orain dela gutxi ikusi nuen, nola tipo batek telebistan, klip bat hartu eta etxebizitza bat lortzen zuen. Klipa ate baten heldulekuagatik aldatu zuen; ondoren, hau, barbakoa batengatik… eta horrela, azkenean etxebizitza bat eskuratu arte. “Joe! oi dek oi suertia!!” pentsatu besteik ez zaigu geratzen.
Nik, nire karrera amaitutakoan patrimonio handia edukitzeko, iñurri langilearen moduan, “neguan” nahiago dut klip bilketa egin ikasi baino. Horretxegatik matematikako klaseak klipekin kateak egiten igarotzen ditut, ea etorkizunean nahiko aberastasun biltzen dudan.
Ez izan tontoa, egin klipezko kateak.
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Otsaila 6 @ 2:22
· Atalak: olerkia
Udaberri epelean,
Otsailik hotzenean, Usuek dakarrenak, piztu denak, bizirik dirau.
bizi berri bat, negar bat gehiago
kezkatzeko.
Alaitasun bat gehiago, negar egiteko.
Kilo pare bat gehiago,
duzun zama arintzeko.
Pare bat gau esna,
nagiak ateratzeko.
Atzean zenuen bizitza,
bizitza berri onentzat aldatzeko,
Ongi etorri Usue.
Oier : Lagun handi baten alabarentzat, hemendik urte batzutara uler dezan.
Lotura iraunkorra