BABEL
Harrigarria izan daiteke tiro baten danbatekoak sor dezakeen kalapita. Zenbati eragin diezaiokeen tiro huts eta apal batek, haizeari egindako tiro huts eta apal batek. Zenbat min. Zenbat negar. Zenbat emozio… bi ume marokoarrek sortuak horiek denak. Noraino iritsi daitekeen ekintza huts bat aztertuz, mihatuz, erantzunak aurkitzeko. Agian, uste baino erantzun gehiago. Tarteka-marteka konturatu beharko ginateke, egiten dugun ororen erantzule garela eta ezin diegula besteei errua bota.
Azkenaldian ikusi dudan pelikula eder eta krudeletariko bat da Alejandro Gonzalez de Iñarrituren film hau. Ikustekoa da nola lotzen dituen kontinente ezberdinetako zenbait gertaera, eta hauen lotura nola azaltzen digun. Ez da makala pasako dugun emozioa, izan ere, tontakeriak alde batera utzita, errealitate gordina erakusten digu ikusleoi. Alde horretatik oso zuzena da eta honek negar bat baino gehiago suertatu dezake eztienen artean. Argumentu eta gidoi sendoak ditu eta interpretazio oso desberdinak atera daitezke.
Aipagarria da parte hartzen duten aktore guztien lana, baina bereziki azpimarratu nahi nuke, Brad Pitt-ena. Gizon honek pelikula hau sentimentuz egin duela ikusten da. Bere papelean guztiz barneratuta, ez du inoiz bere famaren handikeriarik erakusten eta beste aktoreen hainako protagonismoa hartzen du. Rinko Kikuchi aktorearen papera ere azpimarratuko nuke, pelikulan hartutako protagonismoa, interpretazio onarekin orekatzen baitu. Ezezagun izatearen zama ondo darama
Drama bikaina, akats soil batekin: zinemen prezioa. Beraz, ez ezazue pasatzen utzi Babel ikusteko aukera .
Oier

Amuitz -ek esandakoa:,
2007 Otsaila 17 @ 02:27
Aspalditik pelikula hau ikusi nahian, eta oraindik denborarik hartu ez!
Ez dakit ezagutzen duzuen blogetan zehar dabilen kontu hori: irakurleak zuri buruz ez dakizkien bost gauza kontatu, eta enkargua beste bost blogeroei pasa. Niri gaur iritsi zaidanez, zuentzako lana utzi dut nire orrian.
Amuitz -ek esandakoa:,
2007 Otsaila 17 @ 03:17
(badirudi aurreko mezuan nire blogaren helbidea gaizki zegoela, barka)
zerdiok -ek esandakoa:,
2007 Otsaila 17 @ 16:47
Helbidearena listo.
Bost gauza… badago aukera marroi guztia Oierrentzat uzteko?
jejeje
WC
Oier -ek esandakoa:,
2007 Otsaila 18 @ 22:24
ez
Ikarotxo -ek esandakoa:,
2007 Otsaila 19 @ 10:09
Nik ere hilabeteak neramatzan pelikula hau ikusi nahian, eta guza bat eta besteagatik, zinemen prezioa barne, ez dut denborarik hartu. DVD-an atera arte itxaron beharko dugu, edo hobeto, e-mandoari eskatuko diogu, presa barik jeisteko. Trilogiaren aurreko 2 pelikulak ikusita, zain egoteak mereziko duelakoan nago.