Artxiboa Martxoa, 2007
Déjà vu
Izenburu hori… a bai, egia!
Ba hori, amaitu egin behar dudala.
WC
Komuna
Goizero komunera joaten naiz, kaka egitera. Agian ametsak nire barnean materializatzen zaizkidalako izango da.
WC
Atzo
Batzuetan euforiko jartzen zaituen gauza bera da ondoratzen zaituena. Txuria zena beltza da, beltza txuri. Motiborik gabe barre egin ordez motiborik gabe iluntzen zara. Errekastoaren ertz batera joan eta bestean agertzen zara. Begiak aldatzen dituzu, baina ezer ez da aldatu. Ihes egin nahi duzu, baina badakizu itzuli egingo zarela. Ihes egingo duzu itzuli egingo zarelako. Horrela zaude zuk nahi duzulako, beste erara egoteaz aspertu zarelako, uste zenuena ez zelako. Eta badakizu amaituko dela, beste bati hasiera emateko eta amaitzeko eta hasteko eta…
moztu korrontea.
WC
XXI. mendeko literatura: Pikuman (bis, baina audioa)
Irakurtzeko ere alferrak direnentzat
Hik jaso!
Zamarik gabeko artzaiak, ardi asko baina harri gutxi dituela ikusirik otsoko etorri eta artaldea jan zuen. Orduan Ibarretxeren belarriak baino handiagoa zen iratxo bat, kakainean ari zela, harriak more laga zion ipurdia. Onerako ala txarrerako. Honek listua bota eta ohiu egin zuen. Ohiuak, zuhaitz batean zeuden bi zikoin usatu zituen eta honela, hauek ezin izan zuten zabortegiko zarama jan. Zabortegia gainezka zelarik, bertako gasentzat leku bat bilatu nahian, arduradunak gasak ibai batera isuri zituen, burbuila pozointsu asko sortuaz. Honek bertako arrainak hil zituen. Eta horregatik ez dago izokinik Bidasoan.
Artzain madarikatua!
Oier
Hik jaso!
(Bi lerroko “ipuina”)
Halaxe esan zion artzainak , paraje idiliko batean, haitzetatik erori eta larrean behera zihoan harriari:
-Hik jaso hire burua nahi baduk, nik ez diat ezer aldatzeko intentziorik.
WC
Hik jaso!
Hala esan zion, harria menditik behera zihoala ikusi zuen artzain gazteak. Baina nori? nola? zertarako? Hori zuri dagokizu asmatzea! Asma dezala bakoitzak ipuin bat artzainaren istorioa jarraituz. Ea zer nolakoak ateratzen diren.
Ametsetan
Txikiagoa nintzenean maiz amesten nuen hegan egitearekin, egia esan, eguneroko ametsetan beti hegan egiten nuen, mendian behera joateko nahiz hogei metro egiteko bazen ere.
Behin baina gehiagotan joan izan naiz nire etxetik ikastolara hegan, Zarauzko Santa Barbara menditik behera, Zarautz osoa inoiz gehiago ikusi ez dudan ikuspuntu berezi horretatik mirestuz.Arraroa ez badirudi ere, ametsetan, lagunek ez zidaten sinesten hegan egin nezakeela esaten nienean eta frogatzeko eskatzen zidatenean ezin izaten nuen hegan egin. Zelaira joaten ginen, korrika egiten hasten nintzen eta jauzi egiten nuenean ez zen ezertxo ere gertatzen, bakarrik nengoenean, aldiz, modu berean Hegaz ateratzen nintzen.
Egun batean, ordea, lagunen aurrean hainbat saiakera egin ondoren hegan egitea lortu nuen eta ikastola aurreko zelaiari hamaika itzuli eman nizkion. Hura izan zen, ametsetan, lagunen aurrean hegan egin nuen aldi bakarra, hala eta guztiz ere, gauero korrika egin, jauzi bat egin eta hegan ibiltzen nintzen, mendian behera joateko nahiz hogei metro egiteko bazen ere.
BAH