2007 Apirila 30 @ 20:44
· Atalak: sailkatugabeak, olerkia
Kale kantoiak,
pobrezia erlatiboa,
mulatoen lurrean.
Mila begirada,
irrifartsuak gehienak.
Kale kantoian bira
pobrezia…
Galtzada zimurretan,
horma lakarretan,
herria jesarrita.
Puruzko ixiltasuna, idatzitako lasaitasuna
airean…
Bi ume basebalean.
ama eskatzean.
baina autobusean,
haize girotua
begiak lehortuz.
Malko bat.
Malko bi.
Habanatur konpainiaren
jesarleku erosoetan
ez nago gustora,
nahiago det atera kanpora.
Cienfuegosen berora.
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Apirila 29 @ 16:08
· Atalak: sailkatugabeak

Arribatira joateko ez nuen ohiturarik. Elatu onenak, nire iritziz, italianan zeuden. Dudarik gabe gainera. Elatu gehiago banatzen zuten eta zaporean desberdintasunak nabari ziren. Italiana. Dependienta ederrenak italian zeuden…
Elatu onenak ez daude italianan. Elatu handienak ez dituzte italianan banatzen. Ez dut ohiturarik italianara joateko, italianako elatuak ez dira hobeak eta dependienta ederrenak arribatin daude.
Dena aldatzen da.
Lotura iraunkorra
2007 Apirila 28 @ 0:53
· Atalak: sailkatugabeak, olerkia

Zakarrontzia.
Zakarra pilatu eta almazenatzeko darabilgun
prisma hutsa, pilaketarako prisma hutsa.
Guk bilakatzen dugu zakarra zakar.
Denok desberdinak gara.
Denok ez dugu zakar bera sortzen.
Batzuetan, nere burua, zakarrontzi bat bezala definitzen dut.
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Apirila 27 @ 3:12
· Atalak: sailkatugabeak
“Zezenketak artea badira…
kanibalismoa gastronomia da.”
“Baratz” taberna BILBO
2007-04-26
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Apirila 26 @ 22:27
· Atalak: esanak
Because you are trying to understand what I am saying. Through thought and thinking you cannot understand anything. But that [thought] is the only instrument. When that [instrument] cannot be used, and there is no other instrument, what is there to understand? There is nothing to understand. That’s what you need to know — that there is nothing at all to know.
WC
Lotura iraunkorra
2007 Apirila 26 @ 10:53
· Atalak: sailkatugabeak
Lotura iraunkorra
2007 Apirila 26 @ 0:24
· Atalak: olerkia
Zulatu naute…
inondik ez datozen zorizko balek.
urrutitik datozen ohiu zitalek.
zakarkeriz betetako kristalek
Lirdinga atera zait odola.
ezpain gorri, gerezi
amodioaren pistola,
athletic bigarren mailan.
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Apirila 25 @ 9:50
· Atalak: olerkia
begirada fin hura ikusi orduko, hire izaite zilarrak dirdiran jarria naun. hire ondotik atera ezinean dabilen esteka motx batek bortizki lotua naun. bihotza ximurdikaturik, hire so soilaren zain… hire zerbitzari izan nahi niken, musutruk! hire ordenu eta agintzen betearazle izan nahi niken, musutruk! hire gogo eta nehikarien osagile izan nahi niken, musutruk! bainan muttiko ttipi eta inuxent bat besterik ez naun hi haizenaren neurritik oso urrun sailkaturik… MUSUTRUK emango nukeen guziak balorerik ez din, hire begietan eragin izpi bakar batek ere ez badun ihardokitzen. hire ametsen protagonista ez naizen horrek, amets egiten din egunen baten mugak gaindituko ditunala, nere bihotz taupaden berri izan dezanan!!..
Eltzar
Lotura iraunkorra
2007 Apirila 24 @ 0:42
· Atalak: kritika

Gizakion buruan, zenbat paranoia, zenbat istorio eta zenbat komeria. JIM CARREY-ren itzulera, pantaila handira. Bazen denbora ez zuela film dezente bat protagonizatzen. (Eskatzen zuen diruagatik edo…)
Ba paranoia eta buru hauste ugariri buruzkoa da film hau. Egia dena, gezur eta gezur dena, egi bihurtzen den pelikula horietako bat. Zenbaki baten inguruan dela garbi geratzen da izenburuan, ala ez…
Gauza ba garbi dago: Igandean joan nintzen pelikula ikustera zinemara nire lagun Urtzirekin, eta oso ondo pasa nuen. Denboran saltoak ditu eta bizkortasun handia hartzen du, aldi berean, jarraitzeko erreza da eta azken momenturarte ikuslea butakari helduta mantentzeko gai da. Baina adi! Ez da beldurrezko film bat, inondik inora. Thriler bat bezala klasifikatuko nuke, ala ez…
Jack NIcholsonen “El Resplandor” gogorarazi zidan Jim Carrey-k,
ala ez…
Ikusi egin beharko.
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Apirila 24 @ 0:27
· Atalak: narrazioak
“Eta zer!”
Hori esan zidan gizon hark, txapel kopadun gizon zahar hark, Manchesterrek galdu egin zuela esan nionean. Eskura nituen guraizeak hartu eta samian sartu nizkion. Ondoratu.
Odol ibai batek, nire urteetako negozio zen ileapaindegia gorriz tindatu zuen. Izan ere Orsay izan zen Liverpool-en gola. Dudarik gabe. “Nor haiz hi, hori esateko!”
Ispiluan ageri zen ilegorri hura nintzen, eskuan zituen artasiak, sudur potoloa eta bekain iletsuak. Ezpain inguruak odol tantez marraztuak, pintura gorridun ixipu bat aurpegi parean astindu banu bezala. Bata ere zikina; ileak tomate saltsan.
Atzean zen aitona ez zen konturatu ere egin. Egunkaria “irakurtzen” ari zen; alzheimerrak barrenak ustuta, odol erreka zapatetaraino iristen zitzaiolarik. Lur zurian zehar, Thames ibaia londresetik igarotzen den eran.
“Manchester bihotzean.”, eskua bihotzean jarri eta errezatzen hasi nintzen.
Fregona pasa nuen eta agureari moztu nion ilea. Orsay izan zen…
Oier
Lotura iraunkorra