Artxiboa Apirila 6, 2007

Komuna II

Ene barnean egosten dirauten atzoko lentejen, eguerdiko babarrunen eta haragi zati liserituen artean ametsen bat bada, zihur izan kaka artean aterako dela kumun zulotik behera gainerako amets guztiak bezala.

Oier

Iruzkinak

Harrabots hurbil…

Unibertsitateko lehen ikasle kazeta sortzear da. Ikasle talde baten erruz, Leioako kampusean eta Donostian Harrabots izeneko berripapera banatuko da bi astero, Apirilak 25etik aurrera.

Ikasle orok parte hartzeko aukera izango du izan ere, bilera irekien bidez funtzionatuko du.  Bileretan aurreko alea baloratu eta hurrengoa nolakoa izango den erabakiko da.

Hedatzea da heburua; nahiz eta, hasieran Bizkaian eta Gipuzkoan bakarrik atera, beranduago Gazteiz eta Iruñea aldera zabaltzeko asmoa dago. Honela, Unibertsitario euskaldun orok bere hitza espresatzeko aukera izango du Harrabotsen.

Printzipioz aurkezpena Apirilak 25ean izango da, leioako zientzia eta teknologia fakultateko paraninfoan 12etan. ANIMATU! PARTE HARTU!

HARRABOTS! GURE AHOTS!

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5