Artxiboa Apirila 23, 2007

Hotzikara

Atea jo du

sartu da.

Zuri begira ditudan

begien paretik,

belarri atzetik.

Gero,

hankak eta oinak laztandu,

barreneraino.

Ez gara konturatu,

baina sartu da.

Lotsatu nauen

hotzikara.

 

Oier 

Iruzkinak (2)

Bihar arte

 egunsentia_20051103_h.jpg

Egunsentia dirudien arren,

arrastia da. Gorrizta.

Ekiaren azken besoek,

atera eta

argitu nahi dute.

Lurrari heldu nahian, badoaz.

Ekiak esan du azken hitza:

Bihar arte.

Oier 

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5