2007 Apirila 24 @ 0:42
· Atalak: kritika

Gizakion buruan, zenbat paranoia, zenbat istorio eta zenbat komeria. JIM CARREY-ren itzulera, pantaila handira. Bazen denbora ez zuela film dezente bat protagonizatzen. (Eskatzen zuen diruagatik edo…)
Ba paranoia eta buru hauste ugariri buruzkoa da film hau. Egia dena, gezur eta gezur dena, egi bihurtzen den pelikula horietako bat. Zenbaki baten inguruan dela garbi geratzen da izenburuan, ala ez…
Gauza ba garbi dago: Igandean joan nintzen pelikula ikustera zinemara nire lagun Urtzirekin, eta oso ondo pasa nuen. Denboran saltoak ditu eta bizkortasun handia hartzen du, aldi berean, jarraitzeko erreza da eta azken momenturarte ikuslea butakari helduta mantentzeko gai da. Baina adi! Ez da beldurrezko film bat, inondik inora. Thriler bat bezala klasifikatuko nuke, ala ez…
Jack NIcholsonen “El Resplandor” gogorarazi zidan Jim Carrey-k,
ala ez…
Ikusi egin beharko.
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Apirila 24 @ 0:27
· Atalak: narrazioak
“Eta zer!”
Hori esan zidan gizon hark, txapel kopadun gizon zahar hark, Manchesterrek galdu egin zuela esan nionean. Eskura nituen guraizeak hartu eta samian sartu nizkion. Ondoratu.
Odol ibai batek, nire urteetako negozio zen ileapaindegia gorriz tindatu zuen. Izan ere Orsay izan zen Liverpool-en gola. Dudarik gabe. “Nor haiz hi, hori esateko!”
Ispiluan ageri zen ilegorri hura nintzen, eskuan zituen artasiak, sudur potoloa eta bekain iletsuak. Ezpain inguruak odol tantez marraztuak, pintura gorridun ixipu bat aurpegi parean astindu banu bezala. Bata ere zikina; ileak tomate saltsan.
Atzean zen aitona ez zen konturatu ere egin. Egunkaria “irakurtzen” ari zen; alzheimerrak barrenak ustuta, odol erreka zapatetaraino iristen zitzaiolarik. Lur zurian zehar, Thames ibaia londresetik igarotzen den eran.
“Manchester bihotzean.”, eskua bihotzean jarri eta errezatzen hasi nintzen.
Fregona pasa nuen eta agureari moztu nion ilea. Orsay izan zen…
Oier
Lotura iraunkorra