Artxiboa Maiatza, 2007

Radio caracas televisión

Gaur egungo demokrata eta sasi-demokratak erraz egiten diote aurre Chavezi. Eta Chavez, beste sasi-demokrata bat, hor dabil defendatu nahian. Egungo gizartean garbi dago gehiago balio duela dirua edukitzeak. Dirua duenak inmunitatea lortzen du. Dudarik gabe. Dudarik gabe, diruaren ezkutuak zilegitasuna ematen du nahi duzuna egiteko.

Chavez kapullo bat dela, dudarik ez dut. Baina Chavez beste kapullo bat da, kapullolandian. Eta kapullo handienaren irudia eman diote, telebistaren informazio partziala, okzidentalon salaketak eta beste hainbat gauza direla eta.

Chavezek RCT itxi du. Ez nago ados erabakiarekin eta salatu egiten dut. Baina hori salatzen dut, Egunkariaren itxiera salatu nuen bezala, edo Iraken gertatutako genozidioa  salatzen dudan bezala, edo Kubako blokeoa salatzen dudan bezala, edo Afrikan gertatzen diren hamaika injustizia bezala. Erraza da gaiztoei seinalatzea, errazagoa gaizto batzuei seinalatzea, gaiztotutako gizarte hontan.

-Bush, gaur egungo Hitler, nahi duena egiten ari da bere etikaren ikuspegitik. Jendea hiltzen, gobernuak bereganatzen, presoak kartzelatan juiziorik gabe sartzen… eta dena, botereak ematen dion ezkutuak babestuta. Norbaitek zerbait egin du? EZ.

-Aznarrek Euskaldunon Egunkaria itxi zuen, Alderdi sozialistaren kontsentimenduan. Norbaitek zerbait egin zuen? EZ.

-Egunero, afrikan 3000 ume hiltzen dira gosez. Guk okzidentalok, ahaztutako garai batean, egin genuenagatik eta oraindik egiten dugunagatik. Inmigrazioa ekidin nahi dugu gainera. Norbaitek zerbait egin du? EZ.

Beraz, orain, venezuelarren adierazpen askatasunagatik Chavezi kritikatzen dioten horien hitzak niretzat ez dute piperrik balio.

Oier

Iruzkinak (1)

“Y por eso la gente cree que…

Sudur puntan jarri zaidalako, liburu baten 151. eta 152. orrialdetako parrafo batzuk:

Y por eso la gente cree que los ordenadores no tienen mentes, y por eso la gente cree que sus cerebros son especiales y diferentes de los ordenadores. Porque la gente puede ver la pantalla dentro de su cabeza y creen que hay alguien ahí sentado en su cabeza mirando la pantalla, como el capitán Jean-Luc Picard en Star Trek: La nueva generación, sentado en su asiento de capitán contemplando una gran pantalla. Y creen que esa persona es su mente humana especial que se llama homúnculo, que significa hombrecito. Y creen que los ordenadores no tienen ese homúnculo.

Pero ese homúnculo no es más que otra imagen en la pantalla en sus cabezas. Y cuando el homúnculo está en la pantalla en sus cabezas (porque la persona está pensando en el homúnculo) hay otra parte del cerebro observando la pantalla. Y cuando la persona piensa en esa parte del cerebro (la que está observando al homúnculo en la pantalla) pone esa parte del cerebro en la pantalla y hay una nueva parte de cerebro observando la pantalla. Pero el cerebro no ve cómo ocurre eso porque es como la mirada que va rápidamente de un sitio a otro. Cuando se pasa de pensar en una cosa a pensar en otra es como estar ciego.

Y por eso los cerebros de la gente son como ordenadores. Y no es porque sean especiales, sino porque tienen que estar desconectándose constantemente durante fracciones de segundo mientras la pantalla cambia. Y es porque hay algo que no pueden ver que la gente cree que tiene que ser especial, porque la gente siempre piensa que hay algo especial en lo que no puede ver, como el lado oculto de la Luna, o el otro lado de un agujero negro, o en la oscuridad cuando se despiertan por la noche y tienen miedo.

Además las personas creen que no son ordenadores porque tienen sentimientos y los ordenadores no tienen sentimientos. Pero los sentimientos no son más que tener una imagen en la pantalla en tu cabeza de lo que va a pasar mañana o el año que viene, o de lo que podría haber pasado en lugar de lo que ocurrió en realidad, y si es una imagen alegre sonríen y si es una imagen triste lloran.

El curioso incidente del perro a medianoche
Mark Haddon

Ano

Iruzkinak (2)

MEME

179. orrialdea, 2.parrafoa

Norma: No me voy a poner a dar saltos, Smithy, para que lo sepas. No soy Norma, Norma la vecinita a la que puedes dar palmaditas en la cabeza. Tengo, tengo… tengo responsabilidades. Las tengo. Me ocupo de Bea, de los arquitectos para los que dibujo, de los diseños, de las imágenes, hasta escribo artículos y cosas sobre los niños que están en una silla de ruedas y estas cosas que hago me hacen, me hacen necesaria. Soy una persona necesaria. Una mujer. Y si crees que estoy esperando al lado del teléfono, que tengo que esperar al lado del teléfono porque vas a llamar y luego no llamas y no llamas y hay… hay… y… bicicletas y… y…

Una historia en bicicleta
Ron McLarty

Oier

Iruzkinak

Bidegurutzea

bidegurutzea 1 20:05

bidegurutzea 2 20:07

Ano

P.D.: Amuitz, momentu honetan irakurtzen ari naizen liburua “ez da existitzen”. Tarte bat duenean (okupatuta dabil) Oierrek jarraituko du memea.

Iruzkinak

WC hil da

wc_hilda

Besterik ez.

Ano (Anonimoa)

Iruzkinak

Gezur gozoak

Gure buruari sineztarazten dizkiogun gezurrak dira. Kontzientziak, nahiz eta gezurrak direla jakin, egi bezala saltzen dizkigunak. Nik oraindik badut esperantzarik maite nuena berreskuratzeko; eta arrastiak politak dira, egunsentien bixkiak, eta batzutan ez dut bata bestearengandik bereizten.

Dena denborak, ekintzen jarraipenak, erabakiko du; eta arrastiak politak dira.

Oier

Iruzkinak

Bilbo-Zarautz

Badira hainbat filme, non, kanpotarrak hiri ezagun batean irudikatzen diren. Har ezazue adibide bezala “Un indio en New York” edo “George de la Jungla”. Bata bestea baino txarragoa. Berdin dio, ez noa pelikulen kritika egitera eta, gaurko egunaren bozetoa egitera baizik.

Gaur Bilboko lagun bat etorri zait bisitan, edo berak esango lukeen bezala, “Deusto ez da Bilbo”, beraz, deustoar bat etorri zait bisitan. Hosto eta adaxken bila joan gara pagoetara eta eguraldi ederra egin digu. Pagoetara joan gara, bai, baina ez gara tontorrera igo. Deustok gora-behera gutxi duela garbi geratu da; “Ez, goazen behera laister baten, ez dot nahi gehiago.” kexa, kexa. “Bale ba…” xume bat eta behera. Kotxerik ez, metrorik ez, tranbiarik ez… deustoar batek ez daki nola iritsi Zarautzera.

Auto stop egin dugu.

Jon, txikitan bide-heziketa ematen zigun udaltzainak, poligonoraino jaitsi digu, txintik ere esan gabe. Beno bai, bere taxian jaso dituen azken gaupaseroen istorio beroak kontatu dizkigu. Jon jada ez da udaltzaina. Jon Taxista da. Taxi batean jaitsi gara, doan.

Etxera iritsi eta telebista piztu. Etb1ean errugbia. Telebista itzali eta ordenagailura ihes egin. Pantailatik pantailara, azkar asko aspertzeko. “Hi, wazemank bueltaxka bat ematera!” esan eta egin, Zarautz biluzik erakutsi diot. Udaletxea, musika plaza, Munoa eta hainbeste parranda botatako “zona” deitzen diogun taberna-gunea. Ibai nekatuta dago. Ez du Bilbobusik inon ikusten.

2:00ak, etxera ailegatu eta anaiari, zein bere lagun Pauli pilak jarri dizkiet; 1Formula eta Fernando Alonso eta pantaila karratu madarikatua alde batera laga eta bazkaltzera etor daitezen. Pasta dugu bazkaltzeko, pasta eta albondiga batzuk. Ibaiek esan du ez duela goserik, eta platera ez betetzeko. Denei platera bete diet, arrazionamendu komunista. Ibai gose dela konturatu da; ez, itxura egiten zegoen. Umiltasunak nazka ematen du.

Arrastian, 16:00etan hain zuzen, hondartzara habiatu gara; ni, Axier eta Ibai. Marea goian da, ezin dugu futbol partidurik jokatu. Kaka. Berdin dio, tokeak egitera jokatzea besterik ez zaigu geratu. Mutilak gara. Dena baloi batekin konpontzen da.

Bañu bat hartzea erabaki dugu. Ibaiek, Zarauzko dama parean, ea arrokak dauden galdetu dit; “Un bilbaino en Zarautz” izan zitekeen pelikula honen titulua, baina, ez gara topikoetan eroriko.

Oier

Iruzkinak (1)

Malekoitik

Malekoian.

Zarauzko malekoi publikoan; kokakola batek 2,40 euro balio duen kafetegi batean, hain zuzen, kokakola bat edaten. Axier eta Beñat alboan ditut jesarrita, bata kaña batekin eta bestea ixilik. Arrunta da Beñat ixilik entzutea, edo soilik, ez entzutea.

Elkarrizketa metafisikoak eduki ohi ditugu horrelako arratsalde eguzkitsuetan. Denbora azkarrago pasatzen, edo behintzat, hori pentsarazten diguten solasaldiak. Axierrek eta nik elkarri ohiuka bukatzen dugu eta Beñatek begira, bere bizarra eskuez orraztuz. Beñat ixilik. Ez dakit askotarako balio duten elkarrizketa horiek. Ez dit inporta.

Kamarero ezaguna tokatu behar, nola ez. Erlantz. Hau ere txikitatik lagun, Zarauzko ikastolan hamaika esperimentu eginak berarekin. Lokatzezko presak “Txapas”-i baratza konpontzeko intentzioz, landare basatien transplante klandestinoak eta oilategitik ihes egiten zuten txitak harrapatzeko batidak. Eta orain kamarero lanetan. Diru extra bat irabazteko seguruenik, iskale bizitza ez baita merkea. Hala ere, patata frijituak oparitu dizkigu, Beñati ahoa zabalarazteko bada ere…

Niri koka kola amaitzeak pena ematen dit.

Eguzkiaren izpiek drogatuta bezala, begirada altxa dut. Afrikako sabana dirudi malekoiak, sabana, euriteen garaian. Pertsona bakoitza bere berezitasun eta ezberdintasunekin ñuen migrazioa burutuaz. “AIBALA!” Nor ikusiko eta Josune Murua nire irakasle maitea. Gauza asko irakatsi didana, baina, Ingelesik ez. Kuriosoa, Ingelesa ematen baitzidan 2.batxilergoan. Agurtzera joan naiz.

Itzuli eta dena berdin dago. Beñat ixilik. Beno, dena berdin ez, Zarauzko jendeari animatzen bizi diren bi errumaniar dauzkagu akordeoia jotzen, diru eske. “No tenemos dinero” eta ez diot gezurrik. Azkenak xahutu nituen eztarritik pasa berri zen freskagarri garestian.

Berriz jesarri; 2,40 balio duen koka kolari, kostata, azkenengo tragoa eman eta berriz hasi naiz leoi zahar baten antzera: Paseatzen ari diren ñuei begira.

Oier

Iruzkinak

23:16

1-099.jpg

Betikoa ikusteaz nazkatuta bizi naiz, batzuentzat paradisua den hontan. Betiko mugikorrari lotuta. Garai bateko antxoa saltzaile petralak baino zarata gehiago ateratzen duen segapotoa. Antxoa saltzaile petral bat, egun guztian poltxikoan. Betiko ordenagailua, argi arraroak, piztu-itzali epileptiko konstantea. Eta inprimagailua eta egunero berdina esaten duten diskak eta altabozak eta telefono finkoa mahai gainean… Eta ni aulki gainean.

 

Gela itxi usaina, erabilitako kantzontziloen lurrina, eta desodorante kadukatuena besapean. Behin desegin nuen ohea eta egunero berdina gogoratzen didan iratzargailua. Pareta zuria aurrean. Hau ere kadukatua dago ez du lehen zuen zuritasuna; denborak miazkatuta, hori bihurtu da.

 

Denbora badoa eta betikoa ikusteaz nazkatuta, 23:16ak dira orain.

Oier

Iruzkinak (2)

Hautsontzia

Hauts hutsa.

 

Zigarroek uzten dutena

bezalakoa.

Horrelakoa bihurtu naiz.

zugan pentsatzen

maiz.

Haizeak eraman,

eta gal,

desager daitekeen

hautsa.

Suak kontsumitu duena

egur eta adaxken eran,

ikatz bolaren antzera.

 

Izan ere

bizitza hautsontzia denean;

Zer da bizipoza?

zer bizi?

zer goza?

Hauts huts zarenean

dena da itxarotea

dena gal

eta amore ematea…

 

…hautsontzi batean

haizeak eraman bitartean.

 

Oier

Iruzkinak

« Aurreko orrialdea

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5