Artxiboa Maiatza 1, 2007

Black & White

kalabera

Zigortuta jaio nintzen.Bederatzi puntako latigo batek ninduen jo; ez nuen ohorerik, ez zen ezertxoere geratzen ene barneko amarauna korapilatuetan.Armiarmek zortzi hanka dituzte. Latigoek bederatzi, “Fuck”, ondo asko nekien, oroitzen nuen azkena baitzen, komisaldegi puta hartan.Legearen bederatzi puntak.Armiarmek zortzi hanka dituzte.

Hala eta guztiz ere, bisita egin zidan azken armiarmak, bi zituen. Bi hanka eta biblia bat esku artean. Mozolokeriak esaten zituen, niretzat despentsa prestatuko balu bezala. Kanpo-liseriketa egiteko; betiko, ahantzitako hobi batean. Zurikeria usain nezakeen.

Gezur bat.

Bestea.

Bestea.

Bestea

Bestea

Bestea

Bestea

Bestea.

Bestea…

Bestea. “You know…”

Kondenaturik negoen. Zikloa amaitu zen. Missisipiko beste beltz bat gutxiago.

Oier

Iruzkinak (2)

Running through the field

Nire begia

Ikutu ez ditudanak, ikutzea kostatzen zaizkidanak eta ezin ditudanak ikutu. Horiek dira gehien maite ditudanak, desira gehien irensten didatenak. Ez dut asko espero. Inoiz. Beti horien menpe nago. Haien zain. Esperantzak; “montaña rusa” batean lez, orain bai eta orain ez. Aiduru ihes egiten duen bizitza batean, nire erabakiak dira gutxien inporta dutenak. Ezer aldatzeko ahalmena duten ideiak, pentsamenduak, nireak…

Zartakoak jaso, altxa eta ibiltzen ikasi, behin eta berriz. Horixe da hoberen egiten dudana.

Bidalitako gutunen erantzunik ez jasotzeak, galtzada ertzetako ubideetara alboratu nau. Zuloan, ezin muturra atera, ezin arnas hartu, ezin pentsatu eta ezin, eta ezin, eta ezin… Ezin. Bidalitako loreek erantzunik ez dutelako

Hotz kixkalgarrienean lehenik eta berorik kikilgarrienean ondoren; horri begira pasa, arrasti luzeak, ezertarako. Nazkatuta amaitu arte. Baina hurrengo arrastian berriz, aiduru. “Itxaron beharko.” Zer itxaron ez dakidala, zain egon behar, esperantza ez baita “montaña rusa”-tik jaitsi eta ez delako laister batean jaitsiko.

Aurrean dut. Ni zain nago, aiduru.

Oier

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5