2007 Maiatza 5 @ 3:45
· Atalak: olerkia
Maitasunak mila gauza esan nahi du.
maitasunak esanahi mila ditu.
Nik,
nire dordoka maitatzen dut,
baita,
nire umetako liburua.
Garbitasuna maite dut.
Egia.
Maite dut eguzkia. Bere dirdira,
argia.
Iluntasunak emana,
lasaitasuna,
ere dut maite. Ilargia.
Kideen irriak ikus ahal izatea,
beste askok
ezin dutenean.
Platera beteta izatea,
maite dut.
Familia,
zer esanik ez…
Nire amodioa maite dezaket,
lagunak maite ditzaket.
Baina amodioa sor diezakidaten lagunak,
maitatzen ditut gehien.
Maitasunak, mila gauza esan nahi du.
Maitasunak esanahi mila ditu.
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Maiatza 4 @ 16:28
· Atalak: olerkia
Beste errealitate batera; zehazki,
denborarenera. Gorbaten mundura ihes egin dut.
Baldosazko soro eta larreak. Semaforo eta faroladiak.
Egunez ilunegi eta gauez argiegi den
hirira.
Berdintasunak,
desberdintasun bilakatzen
eta
irrifarreak
amenazu diren mundu kaotikoa.
Ni, hara eta hona, puzzle baten parte izan nahi banu lez.
Ezin aurkitu dudan
zirrikituaren bila.
Gorbaten munduan galduta.
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Maiatza 1 @ 15:42
· Atalak: olerkia
| Zigortuta jaio nintzen.Bederatzi puntako latigo batek ninduen jo; ez nuen ohorerik, ez zen ezertxoere geratzen ene barneko amarauna korapilatuetan.Armiarmek zortzi hanka dituzte. Latigoek bederatzi, “Fuck”, ondo asko nekien, oroitzen nuen azkena baitzen, komisaldegi puta hartan.Legearen bederatzi puntak.Armiarmek zortzi hanka dituzte.
Hala eta guztiz ere, bisita egin zidan azken armiarmak, bi zituen. Bi hanka eta biblia bat esku artean. Mozolokeriak esaten zituen, niretzat despentsa prestatuko balu bezala. Kanpo-liseriketa egiteko; betiko, ahantzitako hobi batean. Zurikeria usain nezakeen.
Gezur bat.
Bestea.
Bestea.
Bestea
Bestea
Bestea
Bestea
Bestea.
Bestea…
Bestea. “You know…”
Kondenaturik negoen. Zikloa amaitu zen. Missisipiko beste beltz bat gutxiago. |
|
|
|
Oier
Lotura iraunkorra
2007 Maiatza 1 @ 1:45
· Atalak: olerkia

Ikutu ez ditudanak, ikutzea kostatzen zaizkidanak eta ezin ditudanak ikutu. Horiek dira gehien maite ditudanak, desira gehien irensten didatenak. Ez dut asko espero. Inoiz. Beti horien menpe nago. Haien zain. Esperantzak; “montaña rusa” batean lez, orain bai eta orain ez. Aiduru ihes egiten duen bizitza batean, nire erabakiak dira gutxien inporta dutenak. Ezer aldatzeko ahalmena duten ideiak, pentsamenduak, nireak…
Zartakoak jaso, altxa eta ibiltzen ikasi, behin eta berriz. Horixe da hoberen egiten dudana.
Bidalitako gutunen erantzunik ez jasotzeak, galtzada ertzetako ubideetara alboratu nau. Zuloan, ezin muturra atera, ezin arnas hartu, ezin pentsatu eta ezin, eta ezin, eta ezin… Ezin. Bidalitako loreek erantzunik ez dutelako
Hotz kixkalgarrienean lehenik eta berorik kikilgarrienean ondoren; horri begira pasa, arrasti luzeak, ezertarako. Nazkatuta amaitu arte. Baina hurrengo arrastian berriz, aiduru. “Itxaron beharko.” Zer itxaron ez dakidala, zain egon behar, esperantza ez baita “montaña rusa”-tik jaitsi eta ez delako laister batean jaitsiko.
Aurrean dut. Ni zain nago, aiduru.
Oier
Lotura iraunkorra