Artxiboa Uztaila, 2007

Kandelaren antzera,

galtzen noa.

Denborak pisua gainean utziaz,

geroz eta urriago, baxuago. Urtuz.

Inpotentziaren beroak; garrak agian, edo zureak.

desager naiteke.

Baina azken momenturarte

lehen eguneko argi bera igorriko dut.

Kandelak bezala.

Oier

Iruzkinak

izozkia

Hotzaren eramale.

Berotasunez ekarri zidan.

Eta berotasunez jan dudan lehen izozkia da.

Nire masailaren partez eskerrikasko.

Iruzkinak

Galderak

Beti galderak egiten
erantzun bat lortzeko.
Erantzunek galderak behar dituzte,
baina galdera horiek ez dute erantzunik.
Inora ez doan bidezidorra.

Biderik ez hartzean
iristen da
inora.

ano

Iruzkinak (2)

bizbitsa

batzuetan indartsu, aparretan eztanda eginez lehertzen da aurka egiten dion ondarraren kontra, harro

besteetan ia perfektuki, harea ferekatuz, bere gainean labainduz, maitekiro estaltzen ditu hondar gaineko zulo eta inperfekzioak

zenbait lekutan ere aurkitu ohi ditu mollak eta itsasertzeko labarrak, harkaitz handiak, mugiezinak. Zarata itzelez, kolpe bortitzez jaurtitzen ditu ttanttoak, malkoak, norabide guztietara, zeruan gora… badaki eta ez duela harrokak mugitzea lortuko, higadura inpertzeptible batetaz harat.

noizbehinka kostatik urrun lehertzea ere egokitzen zaio, ezerezaren erdian, eta badaki ez duela inork bere zipriztin eta eztandarik ikusiko, arrantzale galduren batek ez bada behintzat.

ez du sorleku logikorik. ozeanoaren punttu batetan sortua da, beste edozein punttutan sortu zitekeen bezelaxe. hainbat korronte, haize bolara eta eta urazpiko mugimendu misteriotsuren ondorio, kasualitate hutsa da. eta berak badaki hori.

horregatik ondartzak, labarrak eta mollak dira azken finean bere jaiotza eta heriotzaren arteko prozesu kaotikoa zintzelatu eta forma miresgarriko eta paregabeko artelan biurtuko dutenak. arkaitz baten kontra bortizki lehertzean edo ondarraren gainean amoltsuki irristatzean, orduan biurtuko da artelan egunetan zear uhin bidaiari bat besterik izan ez dena. orduan izango du bere benetako balioa erakusteko beta.

arroka eta oztoporik gabeko bizitzak ez du sitsik ere balio. bila ditzagun kosta berriak, biur dezagun gure bizitza artelan.

Iruzkinak

“agur” eta etxerantz

“Agur.”

 

—————————————–

Farolen argi horia,

 

eta kilker mozkorren baten kantuak.

 

Tabako usaina jertsean, ulean, sudur zuloetan…

 

Espaloi hotzetan zehar

 

ideia beroak lardaskatuz,

 

ideia galduak,

 

betikoak.

——————————————-

 

Beste gau bat, beste “agur” bat.

Oier

Iruzkinak

Memoria

Memoria
iraganari lotzen gaituen
aingura da.

)ano(

Iruzkinak (1)

Garabi poesia musikatua Larrabetzun

Garabiko bi gazte zarauztarrek Poesia musikatu emanaldia emango dute Uztailak 6an, Ostirala “Hori bai” gaztetxean Larrabetzun.

Poesia-zaleentzat eta musika gustoko dutenentzat emanaldi erakargarria izango da; Garabik, Poesia argazkien bitartez eta musikaz lagunduz errezitatzen dutelako. Animatu!

Iruzkinak

Zu

Zu.
Nire irudimenak
mitifikatua,
denborak gaztetua,
distantziak edertua.
Izan ez zinena
zinen niretzat.
Ispilu bat,
nire pentsamenduak
islatzen.
Ez zintudan ezagutu.
Nik.

(ano)

Iruzkinak

Erlojua

Erlojuari begira. Denbora badoa eta ez dakit zer egin. Segundoak alferrik galtzearen sentsazioa. Zer pasatzen zait? Ametsak, non galdu ziren? Lo egin nahi dut; lo egin eta amestu. Zerura begira.

ano

Iruzkinak

Natura

Nature is interested in only two things: to survive and to reproduce one like itself. Anything you superimpose on that, all the cultural input, is responsible for the boredom of man.

ano

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5