Artxiboa Abuztua, 2007

…sinisten

copia-2-de-mi.jpg

Nire arima bezala ezagutzen dudan antzoki honetan…

Gidoirik ez duen bizitza honetan,

 

 

 

Ipuin bat idatzi nahi dut

zuk esandako hitzekin.

Bizitza tindatu nahi dut

zure irrifarreekin.

lotsagabe, lotsarekin.

Oier

 

Iruzkinak (1)

etxeak

Eta beti iruditu izan zaio nire lagun bati, etxeak baloratzerako orduan, bertan gabonak nola ospatzen diren begiratu behar dela. Ordutik aurrera pisu bakoitzean etxe bakoitzean, familia bat imaginatzen dut. Denak mahai inguruan eta aitona mahai buru. Zuhaitza bolatxoz apaindua, santa klaus txikiz eta iratxoz. Sutondoan txakurra etzanda, suaren beroan. Etxe barruan solasa eta kantua, kanpoan berriz, ixiltasuna eta katu bat auto baten azpian gordeaz; seguruenik, erradiadorea beroa duelako oraindik.

Nire etxeak hori edukitzea nahi dut, baina, konformatzen naiz zurekin bakarrik.

Oierrek lagun bati

Iruzkinak

(X, Y, Z)

Bazen L planeta. Bertan pertsona mota desberdinak zeuden; horietako batzuk ziren X, Y eta Z. Egun batean X pertsona bat hil zen. Y pertsonek berehala jakin zuten albistea eta beraien dolumina adierazi zuten. Telebistan albiste, denen ahotan. X. X hil zen egunean 10 000 Z haur hil ziren. Y batzuek hitz egin zuten, baina albisterik ez.

SLN

Iruzkinak (5)

orain dela gutxi esan zidaten…

copia-de-dsc01025.jpg

” Zein polita den noizean behin bakarrik egotea!”

“bai” nire erantzuna.

Izan ere oso polita da bakarrik egotea, maitea alboan baduzu eta lagun bat zutaz pentsatzen badago. Zu, bakarrik zaude gustora eta ez zara konturatzen. Benetan ez dakizu zer den bakardadea.

Horregatik zaude gustura bakarrik.

Zein polita den noizean behin bakarrik egotea, zu nire alboan bazaude.

Oier

Iruzkinak (3)

Olatu lotsatien kantua

2-002.jpg

Olatu lotsatiak ur ertza bustitzen

kitar-soinuaren konpasean.

Amodiozko kantua barrenean,

ezpain ertzak bustitzen.

Malekoiaren dirdira

Getariako faroari begira.

Hondar bustia galtzerdien barrenean,
eta olatu lotsatiak ur ertza bustitzen.

kitar-soinuaren konpasean…

kantuan.

“…ero ero utzi ninduzun

popatik hartzera bota ta gero.”

Oier

Iruzkinak

Elkarrizketa

“Egunon”. Ilea moztera sartu nintzen. Elkarrizketa bat zegoen nire aitzinean. Udan kanpotarrak etortzeak ez duela hainbeste ere molestatzen, okerrena kotxea aparkatzeko tokirik ez edukitzea dela. Hiriburuetara autoan joan eta aparkatzearen odisearekin jarraitu zuten. Nola Donostiako Aste Nagusian iluntzean aparkaleku libre bat aurkitu zuen. Eta kotxean goazela zerbait gaizki ateratzen denean nerbioso eta estresatua nola jartzen garen. Goizean trumoi hots ozenak entzun omen zituzten… (Entzun bai, baina sentitu?)

Eta horrela jarraitu zuen elkarrizketak, gure bizitza ozeanoaren azaletik hegan, ozeano sakonean inoiz murgildu gabe.

SLN

Iruzkinak

“Si no quieres que un hombre se sienta políticamente desgraciado,no le enseñes dos aspectos de una misma cuestión, para preocuparle; enséñale sólo uno. o, mejor aún, no le des ninguno. Haz que olvide que existe una cosa llamada guerra. Si el Gobierno es poco eficiente, excesivamente intelectual o aficionado a aumentar los impuestos, mejor es que sea todo eso que no que la gente se preocupe por ello. Tranquilidad, Montag. Dale a la gente concursos que puedan ganar recordando la letra de las canciones más populares, o los nombres de las capitales de Estado, o cuánto maíz produjo lowa el año pasado. Atibórralos de datos no combustibles, lánzales encima tantos «hechos» que se sientan abrumados, pero totalmente al día en cuanto a información. Entonces, tendrán la sensación de que piensan, tendrán la impresión de que se mueven sin moverse. Y serán felices, porque los hechos de esta naturaleza no cambian. No les des ninguna materia delicada como Filosofía o Sociología para que empiecen a atar cabos. Por ese camino se encuentra la melancolía. Cualquier hombre que pueda desmontar un mural de televisión y volver a armarlo luego, y, en la actualidad, la mayoría de los hombres pueden hacerlo, es más feliz que cualquier otro que trata de medir, calibrar y sopesar el Universo, que no puede ser medido ni sopesado sin que un hombre se sienta bestial y solitario. Lo sé, lo he intentado ¡Al diablo con ello! Así, pues, adelante con los clubs las fiestas, los acróbatas y los prestidigitadores, los coches a reacción, las bicicletas helicópteros, el sexo y las drogas, más de todo lo que esté relacionado con reflejos automáticos. Si el drama es malo, si la película no dice nada, si la comedia carece de sentido, dame una inyección de teramina. Me parecerá que reacciono con la obra, cuando sólo se trata de una reacción táctil a las vibraciones. Pero no me importa. Prefiero un entretenimiento completo.”

Ray Bradbury, Fahrenheit 451

SLN

Iruzkinak

Sartu hartean

 b_san_miguel.jpg

Zer egin ez nekiela, pentsatuz soilik. “Zerbeza bat”, udako garagardo garestia eskatu eta nire burutik ihesean. Horrelako momentuak gogoko ditut, nirekin bakarrik nago eta ez dut beste lagunik, ni salbu. Albokoei aiduru, zer egingo duten eta zer pasako zaien burutik, pentsatuz. Eta tabernako musika “BSO” bat bailitzan pasatako momentuak oroitu. Une onak, une txarrak, begiradak eta irrifarreak.

Zer egin ez dakidala; momentu erreflexibo horietan, gehien sufritzen duena eskatutako Sanmigelaren etiketa da. Hatzen bidez sanmigelen etiketak apurtzea, birrintzea gogoko dut, eta botila birjiña bailitzan uztea.

Momentu erreflexibo hura bizkor amaitu zen, bera sartu zenean.

Oier

Iruzkinak (2)

Zabaldu begiak

Zenbat gauza esateko,

begietan idatziak

ez dago ezer tarteko

zabaldu itzazu begiak.

—————————————————————————–

Ur ertzetako olatu lez

irrifarre lotsatiak

sentimendu ur jauziak

zabaldu itzazu begiak.

—————————————————————————–

Begi ninietan barna

utziaz nire aztarna

ametsetan nahi dut bizi

baina ez didazu utzi

onartu beingoz egiak…

…zabaldu itzazu begiak.

Iruzkinak

Hondartzara nindoalarik

Hondartzara nindoalarik ikusi nuen, petalo horiz eta osto horlegiz jantzitako lorea, urte ugari dituen liburutegiaren alboan, magnolio baten ondoan. Begiratzen geratu nintzaion eta; dudarik gabe, alboan zuen adreiluzko eskultura baino are ederragoa zen. “Horregatik gustatzen zaie barraskiloei zure hostoak laztantzean, zure azala sentitzea.” Barraskiloek ez diote adreiluari musurik ematen.

“Karrask” bizikletan zebilen gizonak barraskilo errari bat akabatu zuen.

Bideari jarraitu eta laster batean iritsi nintzen hondartzara. Hondarrez beteta zegoen. Eguzkiaren xirriak begiak erretzen zizkidalarik, kuadrilaren lekura iritsi nintzen eta ez zegoen kuadrilarik, eta hankak dutxan garbitzen ari zen atsoari so geratu nintzen. “Zer da broma?”

Gure lekuan neskatxa bat zegoen. Neskatxa eta bere kuadrila. Aurpegira begiratu eta irrifarre bat oparitu zidan. Segundu erdi batez begiak itxi eta lorategiko barraskilo bat bezala sentitu nintzen miresten nuen loreari laztanduaz. Segundu erdi batez amestu nuen.

“Karrask”

Oier

Iruzkinak

« Aurreko orrialdea

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5