Artxiboa Abuztua 6, 2007

begiak dioena

Nire begia

Hara!  Konturatu al zarete begi batek ez duela inoiz gezurrik esaten. Begiek ez dutela ziririk sartzen, ez dizuetela sekula adarrik joko.

Begiek gauza ugari diote.

Begi bistan lagatzen dituzte sentimenduak.

Hitzik esan gabe hitzegitea zein erraza den.

Hitz bat bera ere gabe,

den-dena esatea.

Begira ezazue.

Oier

Iruzkinak (1)

Bi definizioak

BIZITZAREN TRENA

Badoa trena, antzinako lokomotoren itxura zipitzik ez duena.

amaiera gabeko bidaia, helmugarik gabea.

baporezko lokomotoren itxura zipitzik ez duena.

Infinitu bagoi dituen trena da. Infinitu izaeraz beteriko infinitu subordinatu barruan daudelarik.

Inora doa, Nora ez doa?

Horrela defini dezaket bizitza.

TONTOA

Izotzen edo areaz egindako izakia.

Egiten duen gauza bakoitzeko  galdu egiten du. Tontakeria da, pauso bat ematea ala; ximpleki, zer edo zer egitea.

Kondenatuta bizi dena.

alternatibarik ez duena, subordinatua, eta hori…

Denok gara tontoak, “tontoa naiz.”

Ni

Oier

Iruzkinak (2)

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5