Artxiboa Abuztua 27, 2007

Sartu hartean

 b_san_miguel.jpg

Zer egin ez nekiela, pentsatuz soilik. “Zerbeza bat”, udako garagardo garestia eskatu eta nire burutik ihesean. Horrelako momentuak gogoko ditut, nirekin bakarrik nago eta ez dut beste lagunik, ni salbu. Albokoei aiduru, zer egingo duten eta zer pasako zaien burutik, pentsatuz. Eta tabernako musika “BSO” bat bailitzan pasatako momentuak oroitu. Une onak, une txarrak, begiradak eta irrifarreak.

Zer egin ez dakidala; momentu erreflexibo horietan, gehien sufritzen duena eskatutako Sanmigelaren etiketa da. Hatzen bidez sanmigelen etiketak apurtzea, birrintzea gogoko dut, eta botila birjiña bailitzan uztea.

Momentu erreflexibo hura bizkor amaitu zen, bera sartu zenean.

Oier

Iruzkinak (2)

Zabaldu begiak

Zenbat gauza esateko,

begietan idatziak

ez dago ezer tarteko

zabaldu itzazu begiak.

—————————————————————————–

Ur ertzetako olatu lez

irrifarre lotsatiak

sentimendu ur jauziak

zabaldu itzazu begiak.

—————————————————————————–

Begi ninietan barna

utziaz nire aztarna

ametsetan nahi dut bizi

baina ez didazu utzi

onartu beingoz egiak…

…zabaldu itzazu begiak.

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5