Sartu hartean

 b_san_miguel.jpg

Zer egin ez nekiela, pentsatuz soilik. “Zerbeza bat”, udako garagardo garestia eskatu eta nire burutik ihesean. Horrelako momentuak gogoko ditut, nirekin bakarrik nago eta ez dut beste lagunik, ni salbu. Albokoei aiduru, zer egingo duten eta zer pasako zaien burutik, pentsatuz. Eta tabernako musika “BSO” bat bailitzan pasatako momentuak oroitu. Une onak, une txarrak, begiradak eta irrifarreak.

Zer egin ez dakidala; momentu erreflexibo horietan, gehien sufritzen duena eskatutako Sanmigelaren etiketa da. Hatzen bidez sanmigelen etiketak apurtzea, birrintzea gogoko dut, eta botila birjiña bailitzan uztea.

Momentu erreflexibo hura bizkor amaitu zen, bera sartu zenean.

Oier

zabaldubildudel.icio.us

2 Iruzkin »

  1. ibon -ek esandakoa:,

    2007 Abuztua 28 @ 21:35

    Oso ondo ta motzian deskribiu dek holako situaziyotan “besuak moztia” bezelako bariantia deken hori.

    Ona!

  2. Oier -ek esandakoa:,

    2007 Abuztua 29 @ 10:49

    Hi bai haizela ona :-)

Istorio honen iruzkinen RSS jarioa · Aipuaren URIa

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5