zergatik
Txikia da.
Txikia eta ederra da.
Txikia, ederra eta ixila da.
Txikia, ederra, ixila eta jatorra da.
Txikia, ederra, ixila, jatorra eta…
…eta horregatik maitemindu nintzen.
Oier
Txikia da.
Txikia eta ederra da.
Txikia, ederra eta ixila da.
Txikia, ederra, ixila eta jatorra da.
Txikia, ederra, ixila, jatorra eta…
…eta horregatik maitemindu nintzen.
Oier
Ahaztu nauen orok irakur dezala hau. Kontuan eduki ez nauen orok. Iragan bihurtu nahi izan nauenak. Niretzat bihar dena berarentzat atzo ustela besterik ez da, eta gaurkoa misterioa.
Ez dakit.
Atzoko esne epela ere gozoa egon daiteke. Oraindik.
Begiak ireki nahi dizkiot, ahantzi nauenari, atzoan laga nauenari, iragan bat naizela uste duenari. Hemen nagoela eta betazalak zeharkatu behar baditut, zeharkatuko ditudala berak ikusteko.
ez naizela iragan ustela.
Hor nagoela, betazalen bestaldean.
Oier
Hara! Konturatu al zarete begi batek ez duela inoiz gezurrik esaten. Begiek ez dutela ziririk sartzen, ez dizuetela sekula adarrik joko.
Begiek gauza ugari diote.
Begi bistan lagatzen dituzte sentimenduak.
Hitzik esan gabe hitzegitea zein erraza den.
Hitz bat bera ere gabe,
den-dena esatea.
Begira ezazue.
Oier
BIZITZAREN TRENA
Badoa trena, antzinako lokomotoren itxura zipitzik ez duena.
amaiera gabeko bidaia, helmugarik gabea.
baporezko lokomotoren itxura zipitzik ez duena.
Infinitu bagoi dituen trena da. Infinitu izaeraz beteriko infinitu subordinatu barruan daudelarik.
Inora doa, Nora ez doa?
Horrela defini dezaket bizitza.
TONTOA
Izotzen edo areaz egindako izakia.
Egiten duen gauza bakoitzeko galdu egiten du. Tontakeria da, pauso bat ematea ala; ximpleki, zer edo zer egitea.
Kondenatuta bizi dena.
alternatibarik ez duena, subordinatua, eta hori…
Denok gara tontoak, “tontoa naiz.”
Ni
Oier
Ezin diot galdetu nire buruari zergatik den zerua hain urdina udan. Ezin dut konprenitu nolatan dagoen area hain bero, eguzkia hain irriparretsu. Ingurukoek zein erraz egiten duten parre, badute arrazoirik? Nitaz ari dira ala zorion hutsagatik? Zerua urdina da, area bero dago eta eguzkia irriparretsu, eta kresalak begiak egosten dizkit.
Alboan ume bat hondarretara pixa-txarrasta botatzen dabil, amamak arrastoak tapatu dizkio kanitxe garbiaren antzera. Atzean familia bat azken toldoan, 345.enean. Eta dutxetan ile-hori bat, ez da getariarra.
Area bero, zerua urdin, eguzkia irriparretsu…
Urtzi haserretu da jada, musean jarraitu behar dut! “Ordago”
Oier
Haserre zaude?
Etzaitez haserretu.
Ez.
Tontoa naizela?
Tontoa naiz.
Bai.
Baina etzaitez haserretu,
barkatu.
Oier
Gizajo baten minak
ulertezinak.
Zergatik hainbeste denbora itxaroten… datorrenari, badoanari begira.
Ez dakidanari kasu egiten.
Dakidana ahaztu nahian.
Hainbeste denbora, lehen aldiz zure isiltasuna entzun nuenetik.
Hainbeste denbora zein zaren jakin nuenetik, tatami batean.
Gizajo baten minak
ulertezinak.
Oier
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5