Artxiboa Iraila, 2007

EL KITAPENA

VIVIR SIN TI ES VIVIR MURIENDO
VIVIR ASI NO LO RECOMIENDO
Y ASI QUE ASI YO SIGO INSISTIENDO
VIVIR SIN TI ES MORIR QUERIENDO

CANTAR PA TI SON MIL PETICIONES
MIL RENDICIONES SIN CONDICIONES
VIVIR SIN TI ES SO DESILUSIONES

VIVIR SIN TI ES VIVIR MURIENDO
VIVIR ASI NO LO RECOMIENDO
Y ASI QUE ASI YO SIGO INSISTIENDO
VIVIR SIN TI ES MORIR QUERIENDO

CANTAR PA TI ES CLAVARME ESPINA
VIVIR SIN TI ES MI DROGA RUINA
CANTAR PA TI ES MI KITAPENA

Manu chao /oier

Iruzkinak (1)

“have a great day”

sentitzen dut. badakit ez duela blog honetan jorratzen diren gaiekin zer ikusi handirik, baino bideo hau nunbaiten eseki beharra neukan. Baliteke baten bati lehenagotik ere ezaguna egitea. nik enuen ezagutzen, ezusteko bat izan da.

ilezuri txiki hore bernie ecclestone da, 1 formulako buruzagia. kazetari lanetan ari dena ITVko martin brundle da, 90. hamarkadan 1 formulako gidari izandakoa. eta beste hori… beste hori denok ezagutzen duzue.

egoera deserosoa, hemen

Iruzkinak (3)

2.a

Bai, jada badator bigarrena. Gaurkoa luzea egin zait, momentu puntualetan salbu. Eta nire burua nekatuta dago.
Kafean berriz irakurri zaitut, baina ez dut poema errepikatu, bururatu zaidan arren; zeren, ez du grazia handirik datu hori azaleratzeak.
Jakinda autobusean dagoen heldulekuaren erreflejoan ere ikusi zaitudala… itzuli eta ez ziñen zu “aixxx”. Eta pasilo amaieran ere ikusi zaitut, baina, segituan desagertu zara.

Eta horregatik ez dut poema errepikatu.
gaurko eguna luzea joan da…
biharkoa ere halakoa izango da.

beste egun bat nire ostirala ikusi gabe.

Oier

Iruzkinak

1.a

Lehenengo eguna hasi da eguzkia atera baino lehen. Izan ere 01:37ak dira, eta gaur dut ikasturteko lehen eguna. Atzo nekeak jan ninduen , eta hala ere oso gustura nago, atzoko oroitzapenak ahaztezinak baitira.

Zoriona aurkitu,
zerua ezagutu
eta itsasoan nabigatu dut.
maitasun kolorez tindatutako amets-olatuen artean.

Hori guztia zure ondotik mugitu gabe.

Oier

Iruzkinak

All iron, All iron, el athletic campeón

Industria garaiko Bilbo ilunean, zehazki XIX. mendearen bukaeran, Athletic futbol taldea sortu zuten. Meatzeetan lan egiten zuten ingelesek sartu zuten futbola Euskal Herrian.
Partidak antolatu eta ikusleei kirol, garai hartan, harrigarri hura erakutsi zieten… liluratzeraino. Meatzeetan partidak antolatu eta irabazleei “All Iron, All Iron!” oihukatzen zieten animatu nahian, edo ospatu nahian, ingelesez “guztia burdin, guztia burdin!” hain zuzen.

Hortik datorkigu gaur egun asko erabiltzen den “aliron”; harrigarria badirudi ere, bertako hizkuntzara moldatu eta All Iron >Alliron>Alirón-en bihurtu zen. Eta athletiken liga garaipenekin fama hartzen joan ostean, gaztelaniako hitz arrunt bezala ezagutzen da.
Hau kuriositate huts bat da, baina ikus ezazue horrelako hitz batek zer nolako historia xelebrea duen… eta ziur zuetako gehienek ez zenekitela!

Beste gauza bat gehiago dakizue orain.

Oier

Iruzkinak

ODZ

Ongi ez aprobetxatzearen sentsazioa.
Denbora pasatzen uztearena.
Zerbaiten zain nagoelako, agian.

SLN

Iruzkinak

Ilargia

ilargia

SLN

Iruzkinak (1)

Eguzkia 2

eguzkia 2

SLN

Iruzkinak (1)

…muxu bat

Erresidentziatik muxu bat botatzen dizut. Zuri bai, zuri. Orain narrazioko tailerretan lana egin gabe zerdioken sartu den neskato ederrari. zuri.
Hau atzo gabean, edo hobe esanda, gaur goiz goiz goizean idatzi dut, izenburuaren alboan jartzen du ordua… baina orain ari zara irakurtzen…
eta ni momentu honetan bertan Bilbon naiz, zeruari begira, kafetegian edo matrikula egiten… baina zu zaukat buruan
eta horrek batzen gaitu
eta biok berdina pentsatuko dugu seguraski momentu honetan…

“ikusi nahi zaitut”

Iruzkinak

Amodioaren gazi-gozoak

“Norbait maite izatea berarekin egon nahi izatea eta beti hartaz oroitzea baldin bada, bihotz-bihotzez maite dut Migel, Berrotako Migel” Amodioaren gazi gozoak (Aitor Arana)

Eta gaurko eguna amaitzear da. Aurkitu dut idazteko tartea.
Gaurko eguna txepela izan da… mobileko bateria amaitu zait eta elkarrizketa moztu egin behar izan dut… barkatu.
Hiruretan automatrikulatu behar nintzen baina azkenean, arazoak direla eta biharko laga behar izan dut eta hori gutxi balitz 16:30ak arte eduki naute itxaroten. UPV-ren efizientzia.
Horri gehitu 17tako autobusa hartu dudala eta sartu eta arrankatu duenean, ia unibertsitate kanpoan, konturatu naiz motxila ahaztu dudala matrikula gelan. Txoferrari geratzeko eskatu diot eta ez dit trabarik jarri.
Jaitsi, idazkaritzara joan eta zorionez han zen motxila. Hartu eta hurrengo autobusari itxoiten jarri naiz etzanda belarretan. Iritsi da 17:25 etan, ateak ireki dizkit 17:29etan eta sartu egin naiz, eta “creditrans” madarikatua atera dut ordaintzeko. “Creditrans”-a zuloan sartu eta saldorik ez duela jakin arazi dit makinak. Karteran dirurik ez…
Txoferrari esan diot lehen (aurreko autobusean) ordaindu dudala, baina motxila ahaztu zaidala eta geratu egin behar izan dudala. ez dakit ulertu nauen baina sartzen laga nau keinu ulerkor bat boteaz…

Eskerrak badaudela arrazoiak aurrera jarraitzeko.
Bihar nire Ostiralarekin egongo naiz berriz.

Oier

Iruzkinak

« Aurreko orrialdea

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5