Artxiboa Urria, 2007

Zentzua

Bizitzari gauza xinpleek ematen diote zentzua. Guk ematen diogu gauza txiki horiei, behar dutena, zentzua izan dezaten, eta bizitzari zentzua eman diezaioten. Bizipoza deitzen diot nik horri.
Bizipoza denok dugu momentu oro, eta hau eduki ezean, dreprimitu egiten gara.

Norberak bila dezala bere bizipoza.

Oier

Iruzkinak (5)

07/10/26 01:07

Ohe izoztuak
gau luzeenetan,
aterraldi laburrenak
egun beroenetan.
Elurra beltz ikusten da
kristal honen bestaldetik.
Bertakoa hurbilegi,
urrutikoa infinituan.
Hitzek zentzurik ez dute,
ez baitago soinurik;
huts ixila soilik.

Bat, bi, ezer ez.

SLN

Iruzkinak (2)

GARABI talde eraberrituak Kafe torero egitasmoa zabalduko du

Garabi musika taldea Kafe Toreron

Datorren ostegunean, hilak 25, blues musika eta poesia errezitatua uztartzen dituen emankizun berezia eskainiko du Zarauzko Garabi musika taldeak Euskalduna tabernan, aurtengo ikasturteko “Kafe Torero” kultur egitarauari hasiera emanez.

Hileko azken ostegunarekin, formatu txikiko baina kalitate handiko kultur ekitaldiak eskaintzea da “Kafe Torero” egitarauaren asmoa. Udaz kanpo eta aste barruan antolatzen dira ekitaldi hauek, jendea hilean behin sofatik altxarazteko esperantzarekin. Zarautz eta inguruetako artista berriei plaza berri bat eskaintzea da, baita, egitarau honen helburuetako bat.

Azken horren haritik, ikasturteko lehen ekitaldi hau Zarautzen sortu berri den talde baten estreinaldia izango da herrian. Lau zarauztar gaztek osatzen dute Garabi:

Gitarra akustikoa: Axier Arriaga

Gitarra elektrikoa: Mikel Lazkano

Ahotsa eta harmonika: Oier Aranzabal

Baxua: Oihan Larrañaga

Garabi, izenak dioen moduan, hasiera batean bikote bezala sortu zen, Axier Arriaga eta Oier Aranzabal gazteen ideia batetik. Oierrek Axierri komentatu zion, nola bazituen poema batzuk, eta ea animatuko ote litzatekeen poesia musikatua egitera bien artean. Horrela sortu zen taldea.

Poesia errezitatu hutsekin hasi ondoren, beraiek eginiko kantuak probatzen hasi ziren eta blues doinu akustikoak jotzen, horrela, musika eta olerkia uztartuz eta lan polit bat eginaz.

Eskoriatzan egin zuten haien lehen agerpena jendaurrean, zehazki Eskoriatzako unibertsitateko hitzaldi gelan. Honen ondoren Anje Duhalderekin batera jo zuten Leioan, Harrabots aldizkariaren aurkezpenean eta ondoren uda hasieran Larrabetzuko gaztetxean. Gauza geroz eta serioago hartuaz taldera Mikel Lazkano elkartu da gitarrarekin akonpainamentu eta punteoak eginaz eta baxuarekin aldiz Oihan Larrañaga sakontasuna emanaz.

Laukotea bihurturik Euskaldunan joko dute hilaren 25ean. Blues doinuak eta olerki errezitatuak gustuko dituen oso ager dadila Euskalduna tabernara.Ohi bezala, 21:30ean hasiko da emanaldia, eta erabat doan izango da.

Iruzkinak (1)

Bilboko museoa

Hamarkada bat igaro da titaniozko eraikuntza hura eraiki zutenetik, Zer iruditzen zaizue Bilboko Guggenheim museoa? Hori da galdera, idatzi iruzkin bat zuen iritzia plazaratuz.

Iruzkinak (1)

Gizakion norian

Idazteagatik, papera zikintzeagatik hasi naiz axotaz letrak, hitzak eta esaldiak marrazten. Arrazoi jakinik ezin dut aurkitu, ez dut koartadarik.
Ez da etxekolanak egiteko, ezta ere gutun bat idazteko… Idaztearen plazer hutsak mugitu nau.
Intentzioa komunikatiboa ez izan arren, azkenik komunikazio gordinean jausi naiz. Lasaitasun osoz idaztean, zuei sentitzen dudana tranasmititzen eta hizkuntza jolasgai bezala erabiltzean, esaldi bakoitzarekin orgasmo literario bat sentitzen.
Azkenean gizakiak komunikazioa du xede nagusitzat. Erlazioak mantentzea eta sozialki bizitzea. Horregatik gara gizaki; ezerezetik zerbait idazten hasi eta nork bere kantzontziloei buruz hitzegiten bukatzen dugulako.

Oier

Iruzkinak (1)

bi

Isiltasun ozen bat
bihotzean kolpeka.
Argitasun itsu bat
anpuluen sortzaile.
Eternitate motz bat
oroitzapenen putzuan.

Bi mutur, gu,
eta tartean infinitua.

SLN

Iruzkinak

.

Jendea itsu kale hutsetan,
aurpegi klonatuak tren puntualetan,
albiste berdinak egun guztietan
eta hitz berdinak mingain lehorretan

Ezer ez sentitzearen sentimendua.
Zulo bat soilik, hemen, bihotzean.

Zentzurik ez duen bizitza batean
zentzurik ez duen zerbaiten bila.

SLN

Iruzkinak

Gezurra

Unibertsitatean fisika irakasten duen irakasle batek, benetako irakasle batek:

Gogoratu, erakutsiko dizuedan guztia gezurra da.

SLN

Iruzkinak (1)

Hipokrisiari adio eginaz, pasibo.

Gauza bat garbi daukat;zortea aldeko daukadala. Ez bainaiz jaio Etiopian, ia ez baitakit benetanb existitzen den ala ez… “El pais semanal” eta halako aldizkari sentsazionalisten erreportaiengatik ez balitz. Eta ez dut nahi hipokrita zikin bat izan, gehienen eran. Ez dit batere inporta han gertatzen denak eta aldi berean izugarri “inporta” dit.
Ulertzen gara.
Solidario izaten ikasi dugu txikitatik, karitatea zer den erakutsi digute. Maila baxuagokoei, hau da, hirugarren mundukoei laguntzen eta ahal dugun arropa eta janari gehien bidaltzen. Eta hori egin eta gero gustura geratzen gara eta gainetik lotsaren eta kulparen zama zati handi bat botatzen dugu itzulerarik gabeko zulora.
Kontzientzia garbi mantentzen saiatu ohi gara.
Ba nik ez dut bidaliko ezer. Ez dut ezer egingo. Alperrik baita, ez baitu ezertarako balio.

Imperialista odola daramagu zainetan. Hirugarren mundu kolonialaren sortzaileen odola daukagu eta ahazten saiatzen gara. Bakoitzak tokatzen zaiona ahaztuaz eta lana egin beharreko frenteetan ezertxoere egin gabe. Gizartearen osotasunak sorturiko kulpen zatia asumitu gabe. Zabor hutsa gara, gaur egungo morala kontuan edukita. “Oier jaso plastiko hori, mendia garbi mantendu behar da!”, eta erantzuna, “Nik ez dut bota! Aizu!”

Eta misioneroen lana goraipatu behar da. Eskolak sortzen “hirugarren munduan”, gurutzeak doan oparitzen eta bertako sinboloz garbitzen lurralde endemoniatu hura. Jesusen testamentua denei kantuz barneratzen. Kultura kristau sakratua goraipatuz. “Como dios!”

Eta nik egunerokotasunean jarraituko dut, ezertxo ere egin barik. Hipokrisia baztertuz behintzat.

Oier

Iruzkinak

Independentismoari gerra!

Eta zein da hurrengo geltokia? Galdera hori egiten diot neure buruari. Zein da historia absurdu honen hurrengo geltokia? Jakin nahi nuke bai, zergatik atxilotzen dituzten 23 politikari, beraien aktibitate politikoa eginagatik. Jakin nahi nuke nola nahi duten soluzio pakezale bat bilatu, gizartearen sektore bati politikan parte hartzen utzi barik.
Kartzelara sartu ala ez erbakitzen ari omen dira, gaur deklaratu behar omen dute Garzon epailearen aurrean, honek erabaki dezan. Baina zein da hurrengo geltokia? esan mesedez… norbaitek ba al daki?
Orduan oker egongo nintzen… euskal arazoari amaiera pakezale bat bilatzeko konfrontazio eta amorru gehiago sortu behar da? ez dut ulertzen, izan ere amorruak dakar biolentzia. Eta nahiz eta inoiz ez eduki nahikoa argumentu biolento izateko; orain lehen baino gehiago daude mahai gainean. Eta ni ikusle huts bat naiz eta independentziaren aldeko ikusle soil naizen heinean, amorrua sortarazi dit barren-barrenean.

Zein da hurrengo geltokia?

Oier

Iruzkinak (3)

« Aurreko orrialdea

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5