Independentismoari gerra!
Eta zein da hurrengo geltokia? Galdera hori egiten diot neure buruari. Zein da historia absurdu honen hurrengo geltokia? Jakin nahi nuke bai, zergatik atxilotzen dituzten 23 politikari, beraien aktibitate politikoa eginagatik. Jakin nahi nuke nola nahi duten soluzio pakezale bat bilatu, gizartearen sektore bati politikan parte hartzen utzi barik.
Kartzelara sartu ala ez erbakitzen ari omen dira, gaur deklaratu behar omen dute Garzon epailearen aurrean, honek erabaki dezan. Baina zein da hurrengo geltokia? esan mesedez… norbaitek ba al daki?
Orduan oker egongo nintzen… euskal arazoari amaiera pakezale bat bilatzeko konfrontazio eta amorru gehiago sortu behar da? ez dut ulertzen, izan ere amorruak dakar biolentzia. Eta nahiz eta inoiz ez eduki nahikoa argumentu biolento izateko; orain lehen baino gehiago daude mahai gainean. Eta ni ikusle huts bat naiz eta independentziaren aldeko ikusle soil naizen heinean, amorrua sortarazi dit barren-barrenean.
Zein da hurrengo geltokia?
Oier
. -ek esandakoa:,
2007 Urria 7 @ 18:40
urrengo geltokia, hik esan bezela, gorrotoa; askoentzat elikagairik gustokoena:
http://desinfonacional.wordpress.com/2007/07/22/el-12-de-octubre-todos-a-san-sebastian/
http://sareantifaxista.blogspot.com/2007/10/iratzarrik-urriaren-12an-donostiako.html
http://www.youtube.com/watch?v=422QoYVi7kg&watch_response
http://www.youtube.com/watch?v=eKSNjuup7tg&mode=related&search=
…azkenean beti bi muturrak elkartzen dira…
ni urruti harrapatuko nau talkak, eskerrak.
ibon -ek esandakoa:,
2007 Urria 7 @ 19:32
Trena gelditzeko aukera eongo al dek?
SLN -ek esandakoa:,
2007 Urria 7 @ 22:18
Banderak eta ikurrinak, koloretako trapuak.
Bi tren trenbide batean, kolore desberdinetako trapuekin, lotuta, aurkako norantzan tiraka. Beti toki berdinean geldirik, geltokietara ailegatu barik, kontsumitzen.