Zentzua
Bizitzari gauza xinpleek ematen diote zentzua. Guk ematen diogu gauza txiki horiei, behar dutena, zentzua izan dezaten, eta bizitzari zentzua eman diezaioten. Bizipoza deitzen diot nik horri.
Bizipoza denok dugu momentu oro, eta hau eduki ezean, dreprimitu egiten gara.
Norberak bila dezala bere bizipoza.
Oier
ZB -ek esandakoa:,
2007 Urria 30 @ 13:44
Batzuetan bila ibiltzea ez da nahikoa izaten, aurkitu egin behar baita. Eta aurkitzean joaten ez utzi…
SLN -ek esandakoa:,
2007 Urria 30 @ 23:10
Bizipoza bilatzeak ez dakar bizipozik, bizipoza eduki egin behar da, bizi.SLN
P.D.: ejem, Oier, gai hau nolatan okurritu zaik?
Jon -ek esandakoa:,
2007 Urria 31 @ 03:24
Zuetako batzuk bezelaxe, une asko igaro dizkiat gai honen inguruan pentsatzen nire bizitzan zehar. eta hainbat esperientziren ondoren , ondorio hontara iritsia nauk:
Bizipoza, nik ulertzen diaten araberara, gure helburu bitalak betetzetik gertu edo bete berritan gauden bitartean lortzen diagun euforia momentaneo eta beharrezko bat duk. Pertsona bakoitzak milaka helburu bital eduki ditzake, epe ezberdinetara begira: harkaitz jakin bat eskalatzea, arte lan bat burutzea, norbaitekin maitasun harreman bat hastea (epe “luzekoak”, batezere harremanarena, jjjj)…edo agian izotz eta limoidun kokakola eder bat hartzea malekoian (epe motzekoa azken hau, batez ere Oierren kasuan).
Orokorrean, helburu bitalik gabe ez zegok bizipozik, monotonia eta apatia baizik…dena dela noizbehinka aurki ditzakek bizipoz “injustifikatu”, inozo, pasibo eta inproduktiboak; edertasuna eta artearen apreziazioak, drogek edo maitasun itsuak ekar ditzaketenak bezelakoak. Bere bizitzako aspektu guztiak bizipoz mota hauetan SOILIK oinarritzen dizkiken gizakiaren bizitzak ez dik inungo baliorik, trenari begira bizi diren behiena bezelakoa duk .
Bestalde ez netorrek bat bizipoza “eduki” eta “mantentzearean” kontzeptu horiekin, esan diaten bezela ez baituk sentsazio iraunkor bat. Behin gure helburuak lortutakoan, denboraldi batez iraun lezakeen arren lehenago edo geroago ezerezean, apatian, biurtuko duk bizipoza, berritzen ez baduk beintzat.
Bizitza jasangarri batentzako sekretua bizipozik sentitu gabe denboraldi handiegirik ez pasatzea duk. Honetarako, batzuetan motibazio eta helburuak bere halan azalduko zaizkiguk bizitzan, baina gainontzean etengabe helburuak bilatzea eta hauen lorpenean saiatzea beste erremediorik ez zagok.
Edonolan, edertasuna eta artearen apreziazioak, drogek eta maitasun itsuek desiragarriak izaten jarraitzen diate bizimodu aspergarri eta superproduktiboei gatza ta piperra emateko orduan.
Jon -ek esandakoa:,
2007 Urria 31 @ 03:33
“Edonolan, edertasuna eta artearen apreziazioak, drogek eta maitasun itsuek desiragarriak izaten jarraitzen diate bizimodu aspergarri eta superproduktiboei gatza ta piperra emateko orduan”
azken finean zerbaitengaitik gaituk gizakiak eta ez makinak.
…eta abstemioentzat: bai, kafea eta edozein azukredun elikagai (txokolatea, pikuak…) drogatzat hartzen ditiat.
ayo!
ibon -ek esandakoa:,
2007 Azaroa 3 @ 00:50
Ta zenbat konplikatze deun bizitza gauza txiki hoiekin?