Artxiboa: 2008 Urtarrila
Asteartea, 2008 Urtarrila 29
Tristura da. Jausi eta jaiki ezin duen dinosauro bat bezala sentitzen naiz.
Ezin dudala jaiki esaten didate oinek eta hankek, eta lepo luze baten amaieran aurkitzen den buruak.
Baina barrenean badakit ez naizela dinosauro bat, justifikazio huts bat dela 100 tonelada pisatzen ditudala sinisteko, ez altxatzeko.
Ostruka bat bihurtu nahi izaten dut orduan…
[...]
sailkatugabeak |
Ostirala, 2008 Urtarrila 25
Gaur ere zeruari begiratu diot… gaur ere esnatu egin naiz, goizero bezala. Eta zerua berriz ez ikusteko nituen esperantza apurrak eguneko lehen haizeak eraman ditu, eta ekiaren irriak amorrua sortarazten die ene barreneko zelula suizida guztiei. Beste egun bat sufritzera kondenatuta nago, beste gosari bat dastatzera, berriz arnas hartzera… beste behin oheratzera kondenaturik nago. Ez [...]
esanak |
Osteguna, 2008 Urtarrila 24
Esku bat zabaldu dut eta ez dut ezer… bestea zabaldu eta ezerrez. Biluzik nago ispiluaren aurrean, biluzik haize hotzarentzat, kantzontziloak ipintzera kondenatuta. Pastilla bat ipurtzulotik sartzea litzateke beste aukera bat… edo egongelako mahaia erretzea, izan ere, dena dut justifikatuta.
Chavez jaunak inoiz eduki ez duen bibotea hazi zait eta bizar pixkat ere bai iguruetan. Ilea koipetsu [...]
sailkatugabeak |
Asteazkena, 2008 Urtarrila 23
Badira mila galdera egiten dizkiogunak geure buruari, eta erantzun bat dutenak, eta oso zailak direnak erantzuten. Historian zehar aurkitu izan ditugu pentsalariak, pentsatzen zutenak galdera hauek erantzuteko, erantzun preziatu hori aurkitzeko. Filosofo bezala ere ezagunak izan dira. Sokrates, Platon, San agustin, Descartes, anaximandro, anaximenes, Nietzsche, Einstein… Baina futurologoak gutxi izan dira. Eta izan direnak ez [...]
sailkatugabeak |
Astelehena, 2008 Urtarrila 21
Presaka,
baina astiro.
Bizi guztirako maletak
asko du pisatzen.
Badirudi badoala,
behin hasi zena.
Jaiotzetik dakigu
bukatuko dena.
Noiz ordea?
zaila asmatzen.
Suak hartu ninduen
argia ikusiaz batera.
Eguzki izpi
edo fokoa,
ez naiz oroitzen,
garrek nirekin amaitu dutenean.
Sutan bizi izan naiz
arnas lehen aldiz
hartu nuenetik.
…eta garrek ahitu naute.
Eta trena
iritsi da azkenik
Atxurira.
zerrautsa
geratzen da soilik
aulki gogor eta hotz honetan.
Oier
olerkia |
Ostirala, 2008 Urtarrila 18
Bufanda beroak,
erabaki zailak
negu hotz batean
Kafeina hats eta
tabako usain artean
irrifarre iheslari,
muxu lasaigarriak
errealitate gordinean.
Sufrimendua maitatzea,
bizitzea…
samiña, poza
errealitatea.
Urdinez margotu dut
nire bihotza.
Zeruaren antzekoa izan dadin.
gogor eta hotza
besteen desberdin.
Ilunabarra iritsi da
izokin kolorez
zeru gorrituari
arrazoi emanez.
Aiztoa hartu eta
[...]
olerkia |
Asteazkena, 2008 Urtarrila 16
Ez dago sentsazio hoberik… norbait entzuten duzula nabaritzea baino. Norbaitek entzun nahi zaituela. Mundu ulerkaitz batean batez ere…
Ezin da ulertu zertarako den bizitza.
Ez dut ulertzen zer nahi dudan.
Ez dut nahi ulertu…
Baina zorionez ulertuko nauenik bada.
Oier
sailkatugabeak |
Asteartea, 2008 Urtarrila 15
Bizitza hau motza dela diote batzuek… ez duela behar bezain beste irauten… “Que la vida son dos dias”, cadena ser-en dioten moduan. Nik ez dut uste motza denik, ezta ere luzea. Iraun behar duena irauten du, bestela zer esan behar du honen inguruan 24 ordu eskaseko bizi-zikloa duen tximeleta batek?
Beno gauza da, motza ala luzea [...]
artikuluak |
Astelehena, 2008 Urtarrila 14
Aizu ez eskatu barkamenik,
baina beti gogoratu
ni zutaz enaiz ahaztu.
Urrun ikusten da Oroimena
ortziaren marra, banatu gintuena…
Handik pasatzean
beti begiratzen zaitut,
baina etzaitut ikusten
lehioaren bestaldean,
bizitza hau, momentu oro rebobinatzen.
Bizitza xinplea bihurtzen zait pentsatzean
zu bakarrik zaudela
baina ez da horrela,
horregatik utzi zadazu
zu begiratzen.
Eskaparateko maniki
horma hortako grafiti
denak nau zu oroitzen
hasia naiz zoratzen
mesedez
utzi zadazu zutaz oroitzen.
Hemen egongo naiz
itxaroten
geltokian parean,
trena jun bitartean.
Hemen utziko [...]
olerkia |
Ostirala, 2008 Urtarrila 11
Egin zazu barre.
sendagairik onena da.
sailkatugabeak |
Azken iruzkinak