…Eta tximeletek orduan?
Bizitza hau motza dela diote batzuek… ez duela behar bezain beste irauten… “Que la vida son dos dias”, cadena ser-en dioten moduan. Nik ez dut uste motza denik, ezta ere luzea. Iraun behar duena irauten du, bestela zer esan behar du honen inguruan 24 ordu eskaseko bizi-zikloa duen tximeleta batek?
Beno gauza da, motza ala luzea izan, bakarra dugula; hori ezin digu inork ukatu, denok dugu bizitza bat bakarra.
Honekin zera nahi dizuet esan, gauza batean sinisten bada amaieraraino eraman behar dela, egoismo propio pixka batekin jokatu. Aukerak aprobetxatu, baina beti inoiz ez dela azken aukera jakinaz. Benetan maite dituzun gauzak lortu nahi ezkero, ez da amore eman behar sekula… sinistu eta aurrera jarraitu. Ez etsi.
Beno ba norbaitek ulertu badu azaldu nahi nuena, bejondeiola.
Beste erreflexio baterarte,
Oier
fer -ek esandakoa:,
2008 Martxoa 21 @ 00:04
nik bizitzari buruz Sarriren aipamen bat egingo diat, “bizitza laburra da baina zabala”… eta horrekin asko esaten dik. Gero diokenaren inguruan, ezin al digu inork ukatu bizitza bakarra dela? bai, norbaitek ukatuko ziguk, hala nola, hinduek edo drusoek edo derbitxeek edo xiien beste zenbait adarrek ukatuko zigutek, haiek metempsicosis-ean sinesten baititek, arimen transmigrazioan, alegia. Hori guk uka al dezakegu? ze, Aita Santuaren izenean?… txo! bizitza honetan (luze ala motz) ezin da ezer baieztatu ezer ukatu, soilik gero eta mundu ustelago batean bizi gaitukela.
biba zuek!!
fer