Artxiboa Apirila, 2008

Munstroen itzalpean

somalia.jpg
Gaur komunikabideek mila itzuli ematen diete “austriar monstruo” honen jokabideari…

“El carcelero”, “El monstruo” eta kalifikatibo gehiago izendatzen edo definitzen zaila den gizon honeri deitzeko.
Batek baino gehiagok esan du ezin izan duela lorik egin.
Gosaria hartzen gaudela… goizero, ez gaitu jada ezertxok harritzen.

Beste pasarte bat liburuetarako.

Baina honek ez du eklipse bat izan behar begi okzidentalontzat. Ezin dugu halako berriek eklipsatuta bizi. Ez.

Gure arrantzaleak bahituak izan ziren duela gutxi Somaliako uretan, eta gureak ez dira euskaldunak soilik eh! to the parrot! Gureak diodanean barku hartan zeuden guztiez hari natzaizue.
Ederra pasa behar izan dute hauek ere.

Ez digu “Austriako munstroak” gainontzekoa tapatu behar. Ez gaitezen hipokritak izan.
Somalia itzaletan bizi da, ez dago legerik bertan, komunikabideak ez dira bertara iristen, han ehundaka “Somaliako munstro” egon litezke eta egongo dira, baina ez gara konturatu ere egingo, eta ez garenez konturatu ere egingo, ez diogu garrantziarik emango ezta?
Eta lo egingo dugu…
Hurrengo gosarirarte.

Oier

Iruzkinak (1)

Txurruka, kantinplorak eta umekeriak…

Gaur euriak busti nau.
Portaletik atera eta tantak jausten ikustean jakiten duzu euria ari duela eta busti eginen zarela. Bai ala bai. Bi zutabeen artetik igaro, atariko burdinezko ate beltza pasa eta euriak busti nau instante horretan.
Baina berdin dio.
Maria Inmakulada aldera bira egin eta laster batean ikusi dut guraso bat eskolako atetik begira, espiatzen balego bezala. Bai bere semea jolasaldian dagoela eta… ezin bakarrik utzi. “Agur” behartu bat bota diot, irrifarre faltsu eta behartu bat ahoan marraztuta nuelarik. Aurrera jarraitu dut.
Beti galdetu izan diot neure buruari zergatik ote diren handiagoak Mª Inmakulada pareko zuhaitzak…. Auskalo… ez da izango ez, bertatik datozen bibrazio positiboengatik… ezta ere Sor lamasviejak botatzen dituen oihuengatik…
Txurruka etorri zaitu burura.
Txurruka
kantinplorak
umekeriak
Beti jakin izan dut tonto hutsa naizela. Beti jakin izan dut…
barkatuko nauenik badela.

“Sois el demonio!!”

Iruzkinak

kaka

Iruzkinak

Erroman bizi nahi nuke

Zikindutako malkoak
begi ustelduetan barrena
koipeztutako bihotzak
kendu ezin den gizena
Zurezkoa nahi dut izan
zurezko harriz egina
ikatz panpina bat bezala
beltza elurraren haina
Hiri zaharretan amestu
amets zaharretan sinetsi
sinismenak lurperatu
eta lur azpian ez etsi!

zulotik atera
ihes egin
eta berriro zurekin

Erroman bizi nahi nuke
Erroman bizi nahi nuke(bis)

Kafetegietan galduta
olerki kamutsen bezero
gehio ezin naiz ezkuta
kafe errugabeen borrero
Zurezkoa nahi dut izan
hiri zaharretan amestu
amets zaharrak babestu
altxor galduenen gisan

alde egin
amets egin
eta berriro zurekin

Erroman bizi nahi nuke
Erroman bizi nahi nuke

Iruzkinak

SEKRETUAK ETA EURIA

-en ese momento
en que aún no sos poema
y podeis temblar sin yo antes
haberte dado el temblor

-en esos instantes
en que todavía soy tu dios creador
de sensibilidad extra-ordinaria
y expléndido don literario

Cuando tu boca ante mí
es simplemente tu boca;
eso no se entrega a la literatura

Ese gozo es mio

Carlos Fonseca Grigsby

-

Espazio
gabeko zulo hutsen bila.
nire barrenaz beste egin,
nire barrenera sartzeko
helburu utopikoarekin
dator.

Helburu inpermeablea,
hidrofobikoa naizela badiot.

Espazio gabeko zulo hutsen bila
horregatik nau busti.

Zurezkoa nahi dut izan
zurezko harriz egina.
Opil baten usaina
dudala
atzoko ogiaren
irmokeriaz.

Labe beroa
izotzez betea.
Berunezko flotagailua
ozeano barean
Altxor galduen gisan.

Ezertarako alegina.

Beltza
elurraren haina.
Ikatz
panpina artean.
Harria
zurez egina
zurea,
izan gogoan…
ahaztu.

Oier

Iruzkinak

udaberria

Iruzkinak (1)

Ezlekuak, galtzada eta ilargi betea

Musika gustuko dut. Musika, eta honek ematen digun guztia. Melodia eta letra, zein atmosferaren arteko nahasketa horrek barrenak kilikan ipintzen dizkizu eta gero ezin duzu ihes egin. Harrapatuta geratzen zara, nota arteko mundu hipotetiko batean galdurik. Transmisio hori magikoa da… magia egin dezake musikak… musikak ezagutzen gaitu, gutaz dena dakiela esan daiteke. Eta aldi berean ez dakiela ezertxoere.

Gaurkoan Lisabo entzun ahal izan dut zuzenean Pasaia Antxoko kultur etxean.
lisabo.jpg
Borroka batean sartu naizela iruditu zait, jipoitua atera naiz kultur etxe txikitik. Ostikadaka txikitu naute talde irundarraren kitar kolpe melodiko zorrotz eta kaja kolpeek… zulatutako platu edo antzeko hark… ahots kaotikoak… Trumoi bat bezala da kantu bakoitza, kantuan dakien trumoi bat… harrigarria benetan.

Apurtutako musika doinuak dira, barrenak mugiarazten dizkizuten zarata armonikoak.

Harrituta geratu naiz benetan. Ez nuen hainbeste indar espero… bataila galdu dut.

Ezagutzen ez nuen musikaren aurpegi bat ezagutu dut, eta pozik nago. Musikak ajea duenean erakusten duen aurpegia edo kasketa on bat harrapatu ondorenekoa… edo… edo melankonia hutsez egindako irriparre gaiztoa.

Ilargi beteko gau batean izan da hau guztia; ilargi betez, galtzada baten zehar joanda, bost euro ordainduta eta zorte apur batekin lortutako sari bat. Lehen aldiz, gustora jaso dudan jipoia. Goizeroko kafesnean itotzea bezalakoa…

Lisabö.

Iruzkinak (1)

Treneko bagoi baten barneko pertsonen dispertsioaren teorema

Izan bedi treneko bagoi bat, m eserleku dituena. Demagun eserlekuak A
motako multzotan banatuta daudela. A motako multzo bakoitzean 4 eserleku
daude, bi bata bestearen alboan eta beste biak hasierako bi eserlekuan
aurrean. Bagoiko eserleku kopurua, m, honakoa izango da:

m=4p | non p A motako multzo kopurua den

Demagun, orain, n pertsona, elkar ezagutzen ez dutenak, sartzen ditugula
bagoian. Honako kasu hauek ditugu (fisika kuantikoaren emaitzak ez dira
kontutan hartu):

1. n<p bada, gutxienez A motako multzo hutsa bat egongo da eta
ez-hutsak diren A motako multzo bakoitzean gehienez pertsona bakarra egongo
da. Beraz, pertsona bakoitzaren inguruan 3 eserleku libre existitzen dira.

2. n=p bada, A motako multzo guztiak ez-hutsak dira eta pertsona bakarrez
osatuta dago bakoitza. Pertsona bakoitzaren inguruan 3 eserleku libre
existitzen dira.

3. m>=n>p bada, A motako multzo guztiak ez-hutsak dira eta
existitzen da A motako multzo bat, non pertsona kopurua bi baino handiago edo
berdina den.

4. n>m bada, A motako multzo bakoitzean 4 pertsona daude eta gutxienez
pertsona bat existitzen da, zeina ez dagoen A motako multzo batean, pika-pika
ez den eta bagoi barnean dagoen. A motako multzo batean ez dagoen pertsona
kopurua, k, hauxe izango da:

k=n-m | n>m izanik

Kopuru hori pertsonen ezinegon mailarekin, q, loturik dago, honela:

q=(n-p)*k!

Formula hori 1, 2 eta 3 kasuetan ere erabil daiteke, kasu horietan k=0
dela kontutan edukiz gero:

1. n<p => n-p<0 eta k!=1 => q<0 ezinegon negatiboa

2. n=p => n-p=0 eta k!=1 => q=0 ezinegonik ez

3. m>=n>p => n-p>0 eta k!=1 => q>0 ezinegon positiboa

Iruzkinak (2)

udaberria


Neguaren ostean
zelaiak bizia hartzen du.
Belar-multzo uniformetik
udaberria loratzen da.
Lore bat, lehenbizi, beldurrez;
tropa bat ondoren,
lehenengo lorearen atzetik.
Zelaian loreak ugaritzen dira; aldaketa.
Ziklo bakoitzean bezala
udaberriak indarra hartzen du
eta zelaia zena
lore-itsaso bat bilakatzen da.

Loreak nagusi dira
udaberriaren babesean.
Loreek diote:
“Hemen loreok agintzen dugu”
eta belarra mutu geratzen da.
Ordea, loreek belarraren antza hartzen dute,
nahiz eta beraiek oso lore eta aske sentitu.

Baina badaude loreak
gatibu sentitzen direnak:
Beste loreen itzalpean, estututa,
eta, batez ere,
beren erroetatik askatu ezinda.
Orduan, haizeari esaten diote:
“Eraman nazazu, eraman zurekin”
Eta haizeak:
“Baina orduan nire esklaboa izango zara”

Badaude erroak utzi eta
haizearekin dantzan egiten dute loreak,
norabide finkorik gabe nabigatzen dutenak,
talka egin eta betiko ondoratu aurretik.

Eta gainontzeko loreak jaio ziren toki berean hiltzen dira.
Batzuk hazia askatzen dute,
lore bat izan daitekeena,
etorkizuneko udaberri batean.

Loreak, badoaz.
Badatoz lehorteak, badatoz euriteak,
badatoz ekaitzak eta badator elurra.
Negua da.

Iruzkinak

Kafea
Katilu bati hitz egiten ikasi dut,
erantzunik jaso gabe, kafe hatsarekin.
Egunkariari laztan egiten ikasi dut,
Miazkatu dudan nire hatzarekin.

Ezerezari begiratzen ikasi dut,
izkinetik datorren jende hotsagatik
Irrifarre bat eskertzen ikasi dut,
begiratu nauen jende hotzagatik.

Gero arte esaten ikasi dut
betirako agurren esker txarragatik.
Sustraiak ez botatzen ikasi dut
ibili ezin duten zuhaitz zaharrengatik.

Katilu, egunkari
ezerezari irriparre
gero arte
sustraiak bota gabe…

…Gizarte ustelean
denok zoro gaude
eta zoroetxeak
hutsak daude
Furgoneta batean
ihes egin nahi nuke
Inora aldera
norabiderik gabe.

Ikasi dut hitz egiten
Ikasi dut laztan egiten
Ezerezari begiratzen ikasi dut
Irrifarre bat eskertzen…
Gero arte esaten ikasi dut,
sustraiak ez botatzen.

…ikasi dut
…ikasi dut
barkaidazu…
ikasi dut.

Iruzkinak

« Aurreko orrialdea

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5