Hodeiak ihesi doaz
haizearen galtzarbean
ekiak alde egin du
negua da kostaldean
Kimuak usteltzen dira
egur zaharren gizartean
Gaua luzea egin da
esperantzaren bidean…
Amesten dugu bakean
askatasunean
noizpait libre izatean
Ukazioak esan dit
herri hau maite dudala
larreko txori txikiak
bere hegoak bezala
Pagoak, Haritzak eta
ibai ertzeko Makala
Ihintza duen goroldioa
lauburuaren itzala…
Amesten dugu bakean
askatasunean
noizpait aske izatean
Erriberako lautadan
iratiko oihanean,
lorea haziko al da?
arantza zorrotz artean
kimuak usteltzen dira
egur zaharren gizartean
ilargi gabeko gaua
esperantzaren bidean.