Munstroen itzalpean

somalia.jpg
Gaur komunikabideek mila itzuli ematen diete “austriar monstruo” honen jokabideari…

“El carcelero”, “El monstruo” eta kalifikatibo gehiago izendatzen edo definitzen zaila den gizon honeri deitzeko.
Batek baino gehiagok esan du ezin izan duela lorik egin.
Gosaria hartzen gaudela… goizero, ez gaitu jada ezertxok harritzen.

Beste pasarte bat liburuetarako.

Baina honek ez du eklipse bat izan behar begi okzidentalontzat. Ezin dugu halako berriek eklipsatuta bizi. Ez.

Gure arrantzaleak bahituak izan ziren duela gutxi Somaliako uretan, eta gureak ez dira euskaldunak soilik eh! to the parrot! Gureak diodanean barku hartan zeuden guztiez hari natzaizue.
Ederra pasa behar izan dute hauek ere.

Ez digu “Austriako munstroak” gainontzekoa tapatu behar. Ez gaitezen hipokritak izan.
Somalia itzaletan bizi da, ez dago legerik bertan, komunikabideak ez dira bertara iristen, han ehundaka “Somaliako munstro” egon litezke eta egongo dira, baina ez gara konturatu ere egingo, eta ez garenez konturatu ere egingo, ez diogu garrantziarik emango ezta?
Eta lo egingo dugu…
Hurrengo gosarirarte.

Oier

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin 1 »

  1. Oihan -ek esandakoa:,

    2008 Apirila 30 @ 19:13

    Bakik, zaigukena bakarrik dek, ikusteiuna bakarrik zaiguk, ta nahi diena bakarrik ikusteiau… Etzaik iruitzen gehiegitan aipatzeiaula 1984? Oso seinale txarra dek hoi.

Istorio honen iruzkinen RSS jarioa · Aipuaren URIa

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5