Artxiboa Apirila, 2008

Desterra

HIltzen diren hartzek

odolik bota ez…

“Made in Taiwan” irriparrearekin

begiratzen naute.

————————-

Panpinak hilobia

zakarrontzia…

platano azal, arroza eta bankuko gutuna.

Oa hemendik!

ume alarguna.

—————————–

Almidoiz zorroztutako

korbata zuzenen artean,

langile okerren hatsez

lisatutako alkondara

Oa hemendik porkulotara!

——————————-

Desterratuta bizi nahi duen

Artalde hontako ardi bat naiz.

Ardi galdu bat,

ardi izan nahi ez duen

ardi beltza.

Hala agian soilik

ardi zuri bat

lokaztua.

Urratutako belunetan

gorde ohi nuen inozentziaren eskudua

Euskal Herria zer zen ere

ez nekien garai hartan

lortu nuen Euskalduna eta askea izatea…

——————————————-

Izan ere, desterratuta bizi nahi duen artalde hontako ardi bat naiz… ardi galdu bat… argi izan nahi ez duen ardi beltza.

Hala agian soilik

ardi zuri bat

lokaztua.

..

Oier

Iruzkinak

Grabaketak

Badoala maketaren grabaketa… azkenean aurkitu dugu maketa produzituko digunik. Azkenportupe studioko Mattin Epelderekin gabiltza lanean, eta esan beharra dago oso gustura gaudela, profesionala delako, kritiko, exijentea, eta aldi berean, jatorra bezain irekia. Laster edukiko dugu emaitza esku artean.
Bateria grabatu dugu jada eta hurrengo astelehenean baxua eta mikelen gitarra grabatuko ditugu. Maketak 5kantu eta 2olerki izango ditu entzulearen gozemenerako (hala espero dugu…)

Bitartean zuzenekoekin jarraituko dugu; lehenik, apirilaren 11ean anoetako gaztetxean XAU taldearekin, ondoren Maiatzaren 13an Errenteriako poesia astean MIkelazulo elkartean, gero Maiatzaren 23an Saharautzek munoan antolatuko duen festan eta azkenik Maiatzak 30ean Gazteizen Sagarroiekin batera.

Espero elkar ikustea.
Mikel lazkano

Iruzkinak (1)

Mendi errebeldeak

pagoeta02.jpg

Galtza motzak janztea erabaki eta asmatu. Etxetik atera bezain laster nabaritu dut hegoaldeko haizea. Kaleak ongietorria eman nahi dio etxetik ateratzen den edozeini. Eguratsa umore honez jaiki zaigu.

Motxila ere arinagoa egin zait poligonoko farmazia igarotzean, hego haizea aspirina bat bezaka sartu da birikietara.

Eta pagoetari begira ibiltzen nihoala konturatu naiz jada jazten hasia dela hostoz, jada hartu duela kolorea eta eguzkiak eskertu egin diola. Horrela badu eta zer argitu; itsasoaz, hondar horiaz eta izokin koloreko teilatuez gain.

Kuriosoa da mendien jarrera… Negua eta honen laban hotzak zorrotzen daudenean, biluztu egiten dira elurrari boikota egin nahian bezala. Beroa, hego haizea eta zeru urdina agertu orduko berriz jazten dira apain apain… ekiari ongietorria emateko.

Nabari da nola mendiek ez duten katarrorik harrapatzen.

Etxeari oraindik ez diote kolorea aldatu, garabiek bertan jarraitzen dute… baina ez da, ez artilezko jertse gorridun amonarik, ez obrerorik ageri.

Oraindik ez da iritsi nire udaberria.

Bihar arte

Oier

Iruzkinak (1)

Hodeiak ihesi doaz
haizearen galtzarbean
ekiak alde egin du
negua da kostaldean
Kimuak usteltzen dira
egur zaharren gizartean
Gaua luzea egin da
esperantzaren bidean…

Amesten dugu bakean
askatasunean
noizpait libre izatean

Ukazioak esan dit
herri hau maite dudala
larreko txori txikiak
bere hegoak bezala
Pagoak, Haritzak eta
ibai ertzeko Makala
Ihintza duen goroldioa
lauburuaren itzala…

Amesten dugu bakean
askatasunean
noizpait aske izatean

Erriberako lautadan
iratiko oihanean,
lorea haziko al da?
arantza zorrotz artean
kimuak usteltzen dira
egur zaharren gizartean
ilargi gabeko gaua
esperantzaren bidean.

Iruzkinak (5)

Maitasunaren erreka

Maitasuna erreka bat bezalakoa da.
Dena bere bidera itzultzen da…

Oier

Iruzkinak

Gaurko egunez

Gaurko egunez

Balkoira atera den artilezko jertse gorridun amonak, zihurrenik ez daki zertarako ari diren etxearen kolorea aldatzen. Hain zuzen, zaharkitua zegoelako; baina hori amonak ez du ulertzen, berari ere denborak zimurrak atera baitizkio.

Nik ere, egia esan, tabernatxoko lehiotik nire 19 urte t´erdirekin ere, ez dakit zertarako berritzen duten etxe zatar bat… Zaharra zelarik sinisgarriagoa zuen zatartasuna.

Gaurko egunez ekia atera zait, zerua urdindu da…
baina udaberria oraindik ez da iritsi ene bihotzera.

Bihar arte

Oier

Iruzkinak (4)

Hurrengo orrialdea »

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5