ametsak non gorde dituzu?
ametsak non gorde dituzu?
Zeruak sua hartu du
orrialde zuri bat bihurtu naiz
Itzaldu
barrenak irakurri
edo soilik nirekin jesarri
eta disfrutatu.
ametsak non gorde dituzu?
Zeruak sua hartu du
orrialde zuri bat bihurtu naiz
Itzaldu
barrenak irakurri
edo soilik nirekin jesarri
eta disfrutatu.
“Krisi” garai hau dela medio, kafetxoa hartzera joan naiz goizean Amaloi kafetegira. Katilu lasaigarriaz burmuina martxan jarriz eta irri egiteko asmoz, irakurtzen nuen bitartean.
-Zenbat da?
-1,25 euro
-jajaja
-…
-eh… jeje… bai tori.
-eskerrikasko
-zuri(?)
Maketako kantak jadanik grabatu ditugu, baina oraindik nahasketa egitea eta masterizazioa falta da. Eta ez gara ahaztu olerkiez, hauek ere tarte batean grabatu eta laster aterako da maketa. 1000 aleko tirada aterako dugu eta 2 eurotan saldu ale bakoitza.

AGENDA:
Maiatzak 16, Ostirala Elgoibargo Malako plazan 23:00etan GARABI+SKASTI+DARLING SHOES
Maiatzak 23, Ostirala Zarauzko Munoa plazan 23:00etan Saharako umeen alde: GARABI+TANTRA
Maiatzak 31, Larunbata Larrabetzuko gaztetxea 19:00etan GARABI
Ekainak 6, Ostirala Zarauzko putzuzulo gaztetxean Oteitza lizeoko festan
Ekainak 13, Ostirala Gazteizko gaztetxea 20:00etan Halabedi irratiaren urteurrena: SAGARROI+GARABI
-paroia-
Etxera bidean, kaleak hutsak aurkitu ditut. Gabez kaleak hustu egiten dira, beno batzuk hustu eta beste batzuk aldiz bete. Nik etxera bidean husten diren kaleak besterik ez ditut aurkitu.
Barraskilo bat aurreratu dut, euriak esnatu duen barraskiloa. Ez nau agurtu, nahikoa zuen aurrera egitearekin.
Gauez kaleak hustu egin dira; ni aldiz, zurez bete naiz, zuk bete nauzu.
Barraskiloa jada etxean da, ni oraindik ez… banoa azkar ahalik eta gutxien bustitzeko
“Agur”
“…”
(kafe bat serbitzen duen bitartean)
“Irakurri al duk Elmundok ekartzen duen titularra. Mediku izateko garrantzi gehiago zeukeak euskara jakiteak, doktore izateak baino… harrigarria…”
(sakarina hartuaz batera bezeroak)
“Elmundok esan badik… hala izango duk…”
(tartea)
“Egia duk… euskalduna izatea sobrebalorauta zeok.”
(tarte txikia)
“Eta gero… gero ezin katarro bat ere sendatu”
(serbitzariak egunkaria erakutsiaz)
“Bai, bai… nik ere mediku erdaldunak nahi dizkiat.”
“Telebista geroz eta guttiago ikusten diat!”
(tartea)
“Nazka hartu zihoat… baina hala ere, beti aurkitzen diat uneren bat… jonkyek bezala.”
(tartea eta begiak igurtziaz batera lagunak erantzun dio)
“Nik ez zeukeat denborarik telebista ikusteko”
(tarte txikia)
“Eta ez diat nahi denborarik eduki… eroriko nauk bestela…”
(Ernatzun bizkorra)
“Irakurtzea askoz ederragoa duk eta…”, “… ez diagu apenas irakurtzen…”
(aho zabalka, tartea)
“Begiak usteldu zaizkidak… begiak usteldu zaizkidak…”
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5