Artxiboa Maiatza 6, 2008

elkarrizketa anormala

“Telebista geroz eta guttiago ikusten diat!”
(tartea)
“Nazka hartu zihoat… baina hala ere, beti aurkitzen diat uneren bat… jonkyek bezala.”
(tartea eta begiak igurtziaz batera lagunak erantzun dio)
“Nik ez zeukeat denborarik telebista ikusteko”
(tarte txikia)
“Eta ez diat nahi denborarik eduki… eroriko nauk bestela…”
(Ernatzun bizkorra)
“Irakurtzea askoz ederragoa duk eta…”, “… ez diagu apenas irakurtzen…”
(aho zabalka, tartea)
“Begiak usteldu zaizkidak… begiak usteldu zaizkidak…”

Iruzkinak (1)

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5