The times they are changing

Hurrunetik ikusten da denbora zaharren nostalgia. Nola gaur egun ere zenbaitek garai zaharren inbidia gordina dugun, garai zailagoak faltan botatzen ditugun, gure guraso eta aiton amonen garai horiek. Errazegia da orain dena eta horrek gizartea pasibokeriaren kobazulotik bideratzen du, eta gero zaila da irteera berriz aurkitzea. Errebeldia gutxi, eta moda gisara saldua. Ezkerra eskuin, eta eskuina zentro, zuria gris, beltza marroi…
70.hamarkadaren bukaeran, “The times they are changing” zioen Bob Dylan-ek.
Gaur Raxoik dioen berbera.
Eta?
oihan -ek esandakoa:,
2008 Ekaina 5 @ 13:02
Bai, the times are changing, beti, eguna gau eta gaua egun bihurtzen den abiada berean, beti, ezerk ez irauteko, aldatu nahi genukeenak baino… Genukeenak? Bai? Nork?