Artxiboa Uztaila, 2008

Garabi: Udako kontzertuak

Nahiz eta soberan luzatzen ari zaigun, maketa laster esku artean edukitzea espero dugu. Mattin teknikaria azken pintzelkadekin burubelarri dabil. Aurrerago esan bezala, bost kantu izango ditu, gure taldearen hasiera hoberen definitzen duten bost kantu eta noski bi poema. Laster izango duzue salgai zarauzko tabernetan 2 euro xumeren truke.
axi-acdc-moment.jpg

Bestalde zenbait kontzertu joko ditugu udan zehar: Zumaian hasiko gara uztailak 16an, bertako Gaztetxe berrian 22:00etan, ondoren bartzelonara goaz eta han Euskal etxean joko dugu Uztailak 18an. Abuztuak 7an Getariako festetan izango gara txoznetan eta Abuztuak 9an Zarauzko Azkenportuko festetan. Abuztuan 16an aldiz Arabako Gopegi herriko festetan joko dugu. Gainerako kontzertuen datak finkatu ahala blogean ipiniko ditugu.

Iruzkinak

Abertzaletasuna lokartzen?

Oso gutxitan adierazi naiz hain garbi. Baina momentua iruditu zait, ixiltasuna nabari baitut. Ixiltasuna Euskal Herri zaratatsu honetan… agian armen danbatekoek ekarria, ala agian lotsak, ala eztakit… Kontua da etekin handiena atera nahi diotela alderdi konstituzionalistek euskal alderdi abertzaleen “krisi” honi, hobe esanda, abertzaletasunaren krisi honi. Zenbat ostiko jasan ditugun jada… eta zenbat aldiz jeiki garen, osborneko zezenak emandako astinduak eta euskal bonben eta tiroen burrunbadak. Geroz eta preso gehiago gartzeletan estatuan barreiatuta, honek dakarren tristezia eta amorrua. Eta erakunde armatu baten “erremedioa”; amenazuak, xantaia eta tiroak.
independentzia

Lokartu nahian dabiltza bai… abertzaletasuna lokartu nahian. Eta modu batez lortu dute, nola ez, ETAren laguntzaz beti ere. Abertzaletasuna geroz eta gutxiago babesten da medio publikoetan, zailago egiten zaio jendeari publikoki independentziaren aldeko postura zilegi eta justua aldarrikatzea. Garaiak aldatu egiten dira eta abertzaleok garaian-garaian moldatzen ikasi behar dugu, eta estatu espainiarraren indarkeriazko inposizioari bozketan erantzuten jakin, desberdintasunak alde batera utziaz proiektu komun eta istoriko bati hegoak zabalduaz.
Nik autodeterminazioa eta independentzia babesten ditut, eta jendarteari animatu nahi nioke publikoki ideia horiek babestera, inolako aurre-juzku eta etiketamendurik gabe. Izan ere Independentziaren alde egoteak ez du ETA erakunde armatuaren ekintzen alde egotea suposatzen, ezta pentsatu ere, eta independentziaren, autodeterminazioaren eta euskal nazio baten aldeko mugimendua berpiztea hartu beharko lukete euskal erakunde, alderdi, sindikatu eta talde armatu guztiek helburutzat, interesak alde batera utzita.

Badakit ez duela ezertarako balioko, baina euskal preso politikoak aska ditzaten eskatzen dut publikoki, baita espainiar estatuak eta ETAk indarkeria eta joko zikina utz dezatela. Gatazka konpontzeko giltza proiektu guztiak zilegi eta gauzagarri bihurtzean datza.

Ni ere independentziaren alde.

Oier

Iruzkinak

Udan sartuta

Udak lokartu gaitu jada, ezta? Konturatu garenerako jada Uztailaren amaieran sartzera goaz eta Zerdiok blogean nabaritu da udako “modorra” gozo hori… opor usaina duten hitzok, sofan itsatsitako iruzkin motzak eta irakurle aspertuak. Bizirik gaudela ere nabaritu beharko da ezta!

Iruzkinak (2)

GARABI+SKASTI 22:30tan Desierto txikiyan (Zarautz)

Uztailak 5, Larunbata 22:30etan Desierto txikian (hondartza)
GARABI+SKASTI

agertu!!

Iruzkinak

Take me home, country roads

sartu:

http://www.youtube.com/watch?v=DC8nDdPM_Qk&feature=related

*garena garelako, ginena ginelako…*

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5