beti izango dugu…
Nazkagarriak, urdeak, sugegorriak…
Ez dakit zer beste izen ipini…
Joan daitezela porkulo hartzera, eta utzi gaitzatela pakean… Nazka.
nazka…
Jaiki eta eguzkiaren hozkadek udaberria aspaldi bukatu zela oroitarazten dizute; oporretan zaudela, beste hainbat eta hainbat ikasleren gisan.
Eguraldiak ez du laguntzen ez… Bi aukera dituzu: Koadrilarekin hondartzara joan musera eta futbol partidatxo bat jokatzera edo neskari deitu eta hondartzara joan (hori bai kuadrilako leoi gosetiengandik hogei bat toldo urrunago.)
Prakak txaparroengatik trukatu, kamiseta “kuiksilberrari”, urte osoan armairuan ezkutuan izan duzun horri, naftalina usaina kendu eta “Arnette txafliak” ipinita malekoirantz zoaz.
Etxetik atera bezain laster izaki arraro bat ikusi duzu “giri arrunta” bezala ezagutzen da adituen artean. Coronel tapioca bixera, “I love… NY” kamiseta aski ezaguna, koadrodun bainujantziak titietaraino igoak, eta sandalia batzuk bere “nike” kaltzetin zuri eta guzti… inoiz ikusi duzun zuririk zuriena, eskerrak “arnette txafliei.”
Halako espezimenak taldetxotan ibili ohi dira eta ugari ikusi dituzu malekoi bidean.
Gipuzkoa kalea igarotzera zoazela… “La burundesa!!” … Iritsi dira… Giris Navarrorumak, Diario de navarra besapean, frexkera eskuan otartxoa toallekin eta “Patxaran la navarraren” eguzkiaren aurkako bixera. Urrutitik ezagutu daitezke bai.
Jada malekoian espezimen pila, elkarrekin nahasita. kaosa.
Han dira koadrilakoak, bazoaz kamuflaturik mus partida botatzera.
Uda da, egun eguzkitsua, galtzada luzeetan zehar fikziozko putzuak eraikitzerainoko beroa nabari da balkoiko barandaren dirdiran. Zerua urdin ageri da eta oraindik ez naiz hondartzara hurbildu, eta beldur naiz iritsi ezkero ez ote naizen area artean hondoratuko. Tristeziak asko pisatzen baitu.
Barrenak hodeitsu edukitzean, hondartzarako, ezertarako gogoak urriak dira.
Baina zentzuek gidatuta, irriparrea heliozko globo bezala erabiliz, arrastaka bada ere, banoa itsasoari begiratu bat botatzera.
Gero arte,
Oier
Udako egun hodeitsua suertatu zaigu gaur ere, beste bat. Abuztuko egun arraro horietako bat. Etxeko balkoitik ikusten dudana konta dezaket, nagi estuen artean idaztea lortu dudana soilik.
Hodei zurien artetik ez da urdinik ageri, bai ordea noizean behi ur pixkat. Hau ez da urdina bihurtzen itsasora iritsi arte eta agian ordurako zerua urdindu da jada. Agian ordurako urak bere bidea alperrik bete du, giroa urdintzea baldin bazuen helburu behintzat.
Kaleak ez daude lehor, lehortuta baizik, lehortu berritan.
Gainontzekoan ez da ezer berririk Kasino kaletik.
Oier
“Nor ote da bizitza moztuko didana?” Galdera hura egin ohi nuen beti, zeren, bizitza nahiko luzea da berez… Moztu izana, seinale ona litzateke, gauza ederrak, onak, azkar igarotzen baitira.
Horregatik ipintzen dut segurtasun uhala; nire bizitza, motza bizi nahi dudalako.
bizi…
Legatza jateko hamaika modu ezagutzen ditut.
Albardatuta, labean…
Ona baita legatza. Halaxe diote behintzat medikuek.
Koipe zuria du, Koipe garbia, kalterik egiten ez duena.
Lagun batek txoznetan sekulako Legatza harrapatu zuen.
Zikindutako malkoak
begi ustelduetan barrena
koipeztutako bihotzak
kendu ezin den gizena
Zurezkoa nahi dut izan
zurezko harriz egina
ikatz panpina bat bezala
beltza elurraren haina
Hiri zaharretan amestu
amets zaharretan sinetsi
sinismenak lurperatu
eta lur azpian ez etsi!
zulotik atera
ihes egin
eta berriro zurekin
Erroman bizi nahi nuke
Erroman bizi nahi nuke(bis)
Kafetegietan galduta
olerki kamutsen bezero
gehio ezin naiz ezkuta
kafe errugabeen borrero
Zurezkoa nahi dut izan
hiri zaharretan amestu
amets zaharrak babestu
altxor galduenen gisan
alde egin
amets egin
eta berriro zurekin
Erroman bizi nahi nuke
Erroman bizi nahi nuke
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5