Asko pisatzen du.
Uda da, egun eguzkitsua, galtzada luzeetan zehar fikziozko putzuak eraikitzerainoko beroa nabari da balkoiko barandaren dirdiran. Zerua urdin ageri da eta oraindik ez naiz hondartzara hurbildu, eta beldur naiz iritsi ezkero ez ote naizen area artean hondoratuko. Tristeziak asko pisatzen baitu.
Barrenak hodeitsu edukitzean, hondartzarako, ezertarako gogoak urriak dira.
Baina zentzuek gidatuta, irriparrea heliozko globo bezala erabiliz, arrastaka bada ere, banoa itsasoari begiratu bat botatzera.
Gero arte,
Oier
... -ek esandakoa:,
2008 Abuztua 20 @ 21:27
Eguraldia (klima) eta telebista:
“Mende amaierarako Zarauzko hondartza desagertuta egongo da.”
“Ta?”
“Baietz, baietz. Telebistak esan du!”
(O, lagunok, gurtu dezagun bere argiaren bidez egia erakusten digun leiho hori: telebista)
27zapata -ek esandakoa:,
2008 Abuztua 21 @ 15:42
seguru bainutik bueltan ez huala horrelako poema beruna idatziko.
aurrera!
27