Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

ZERDION

2009, Azaroak 27

Sentsazioak

Non sailkatua: paranoiak — zerdiok @ 15:45

smile - aftab cc
Ene buruaren amaiera non dagoen jakin gabe hilko naizenaren sentsazioa dut.
Azken gauza baterako irrika ikus dezaket beti, amaigabe ote bizi grina.
Bizi grina ez ote da bada, gauza baterako irrika.
Hasiera ez nuen ezagutu, amaiera ere ez dut ezagutuko.
Soilik amaituko da.
Azkena ez da inoiz gura bezalakoa. Azkena ez da amaiera.
Amaitu gabeko pelikulak airean geratzen dira egunero.
Amaitutako pelikulak fikzioa dira.
Fikzioa amaitzen ez den karameloa bezain nazkagarria da.
Fikzioak ematen digu amesteko beta.
Amesten jarraituko dut, bizitzea amestea baita.
Amestea gertatu ezin diren kontuetan.
Amestea amaierara iristearekin.
Ene buruaren amaiera non dagoen jakin gabe hilko naizenaren sentsazioa dut.

Iruzkinik ez »

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. Aipurako URLa

Iruzkina idatzi

Wordpressekin egina

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios