Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

ZERDION

2010, Martxoak 13

Gezurrak, beldurrak, zuloak

Non sailkatua: sailkatugabeak — zerdiok @ 22:31

Gezurrak,
beldurrak eta zuloak.
Zuloak mendiko bide zidorren ertzetan,
sasi artean. Zuloak barreneko ideietan.
Zeruan hodeietan.
Galtzadan.
Poltsikoan eta belaunetan.
Arratsalde zulatuak,
goizak eta gauak,
eta begiaren zuloa…
Zuloak dira gezurrak.
Gezurrak dira zulo,
beldurrak eta zuloak.
Zuloak eta beldurrak, eta gezurrak, gauza bera dira.

Zulatu nahi gaituzte,
zulatu nahi ditugu,
zulaturik gaude.
Gezurrak,
beldurrak eta zuloak.

Iruzkinik ez »

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. Aipurako URLa

Iruzkina idatzi

Wordpressekin egina

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios