2008 Otsaila 10 @ 3:05
· Atalak: ariketak
Egunon, eguardion edo eta arratsaldeon irakurle. Zer espero zenuen ba aurkitzea, olerki bat? Agian ipuin bat? ba ez gaurkoan ez, gaurkoan azalpen edo buruhauste bat planteatu eta honen inguruan dudan iritzia azalduko dizuet.
Une bat hartu zuentzat orain, zuentzat soilik. Saiatu lasaitzen, burua aurreiritzietatik libratzen eta hartu arnasa sakon.
Orain pentsatu zer egin zenuten atzo. Zer egin zenuten?
Eta bihar zer egitea espero duzue?
Azken batean berdin dio guzti honek; zeren eta, lehenaldia zein etorkizuna ez dira errealak. Gauza erreal bakarrak unean-uneko bizipenak dira. Carpe Diem bezala ezagutzen da hau.
Une batez pentsatzera eramaten gaitu. “Biharko atzo, gaur al da?”
Lotura iraunkorra
2007 Abendua 8 @ 21:28
· Atalak: ariketak
Joko berri bat asmatu dut. Honelako zerbait da: eguzkitan zaude eta zeruan hodeiak daude. Helburua eguzkitan jarraitzea da, hodeien itzalak saihestea. Hodeiak mugitu egiten dira, noski, eta zu ere mugitu egin behar zara. Batzutan hodeiak koala alfer bat lez mugitzen dira eta orduan erraza da. Bestetan, ordea, hodeiek enpresari estresatuak dirudite eta zaila da. Hodeiak fusionatu egin daitezke (zaila) edo zatiketa zerutarra burutu (erraza).
Jokoa egunaren arabera zaila/erraza izan daiteke. Oso erraza denean beti eguzkitan egon zaitezke, inora joan gabe, eta oso aspergarria da. Oso zaila denean, berriz, ez duzu denborarik itzalari ihes egiteko, albo batera eta bestera zabiltza eta leher eginda amaitzen duzu (eta gainera itzaletan). Horrelakoetan hobe da ez mareatzea, lasaitzea, eta itzalak harrapatu zaituela onartzea. Ezin da beti irabazi.
SLN
Lotura iraunkorra
2007 Martxoa 10 @ 16:54
· Atalak: ariketak
(Bi lerroko “ipuina”)
Halaxe esan zion artzainak , paraje idiliko batean, haitzetatik erori eta larrean behera zihoan harriari:
-Hik jaso hire burua nahi baduk, nik ez diat ezer aldatzeko intentziorik.
WC
Lotura iraunkorra
2007 Martxoa 7 @ 0:31
· Atalak: ariketak
Hala esan zion, harria menditik behera zihoala ikusi zuen artzain gazteak. Baina nori? nola? zertarako? Hori zuri dagokizu asmatzea! Asma dezala bakoitzak ipuin bat artzainaren istorioa jarraituz. Ea zer nolakoak ateratzen diren.
Lotura iraunkorra