Artxiboa esanak

legeak

“No existe ninguna ley, excepto la ley de que no existe ninguna ley.” - John A. Wheeler

Iruzkinak

Maitasunaren erreka

Maitasuna erreka bat bezalakoa da.
Dena bere bidera itzultzen da…

Oier

Iruzkinak

Gaurko egunez

Gaurko egunez

Balkoira atera den artilezko jertse gorridun amonak, zihurrenik ez daki zertarako ari diren etxearen kolorea aldatzen. Hain zuzen, zaharkitua zegoelako; baina hori amonak ez du ulertzen, berari ere denborak zimurrak atera baitizkio.

Nik ere, egia esan, tabernatxoko lehiotik nire 19 urte t´erdirekin ere, ez dakit zertarako berritzen duten etxe zatar bat… Zaharra zelarik sinisgarriagoa zuen zatartasuna.

Gaurko egunez ekia atera zait, zerua urdindu da…
baina udaberria oraindik ez da iritsi ene bihotzera.

Bihar arte

Oier

Iruzkinak (4)

Erabakiak

Laster konturatu ohi gara erabaki bat ondo hartu badugu, honen balioaz. Batez ere, nork bere bizitza zuzentzerako orduan. Erabaki bat ondo hartuta badago, dena da askatasuna, lasaitasuna eta bizipoza. Baina erabaki batzuk zailak dira ulertzen, zailak onartzen.

Oier

Iruzkinak

Soilik izan nahi dut

Gaur ere zeruari begiratu diot… gaur ere esnatu egin naiz, goizero bezala. Eta zerua berriz ez ikusteko nituen esperantza apurrak eguneko lehen haizeak eraman ditu, eta ekiaren irriak amorrua sortarazten die ene barreneko zelula suizida guztiei. Beste egun bat sufritzera kondenatuta nago, beste gosari bat dastatzera, berriz arnas hartzera… beste behin oheratzera kondenaturik nago. Ez naiz ahul sentitzen, ezta pribilejiatu ere eta nire saminak, nire kezkak eta penak ez dute zipitzik inporta unibertso infinitu honetan.
Bere kezkak unibertsoko zentru bihurtzeko adorea duen pertsona ezagutu nahiko nuke, baina ez dut ezagutuko, ez baitago. Ez dago unibertsu infinitu bat, ez da existitzen… infinitu unibertsu daude espazioan. Eta espazioari buruz ari naizenean ez eraman burura Luke Skywalkerren espaziontzia eta honen bidaiak, espazio errealari buruz ari natzaizue; gure buruak, kaleko harriak eta itsasoko urak okupatzen duen espazioari buruz. Infinitu unibertsu daude espazioan, ez unibertsu infinitu bakar bat, ahantzi ideia hori.

Gaur egungo bizidun sentitu naiz gaur ere. Zibor-gizaki lotsagabe eta egoista. Txarra? ez, hori ez dut esan. Soilik zibor-gizaki sentitu naiz, ezin baititut nire instintuak aplikazio praktiko batera eraman. Debekatuta dago. “Gaizki” dago, milioi bat aurre iritzik debekatzen dute, elkarbizitzak debekatzen du. Baina beno azken finean ez omen naiz karbono, nitrogeno, hidrogeno eta oxigenoen elkarrekintza hutsen emaitza soil bat besterik. Gai ez-bizidunez osatuta nago… Baina biziduna naiz? Zergatik? Hau idaz dezakedalako? Bizidunaren kontzeptua ere inperfektua da.

Baina nik idaztea dut gustoko, eta hori bai iruditzen zaidala balizko ariketa bat, aurrera jarraitzen laguntzen didana. Nik paso egiten dut bizidun eta ez-bizidunez, eta arazo surrealista unibertsal infinituez. Nik tximeleta marroiak asmatzen ditut letra hutsez, ahotik sua botatzen duten igelak eta hondartzan botata dabiltzan zoroak, eta magia egin dezaket teklatuari sakatuaz soilik… idazten dena asma, egin eta desegin daiteke, dena da posible, hori da bilatzen dudana, noizpait azken aldiz oheratu artean.

Ez dut nahi jakin zer naizen, zertarako naizen naizena… soilik izan nahi dut.

Oier

Iruzkinak

mountains and rivers

“At first, I saw mountains as mountains and rivers as rivers. Then, I saw mountains were not mountains and rivers were not rivers. Finally, I see mountains again as mountains, and rivers again as rivers.”

SLN

Iruzkinak (1)

Gezurra

Unibertsitatean fisika irakasten duen irakasle batek, benetako irakasle batek:

Gogoratu, erakutsiko dizuedan guztia gezurra da.

SLN

Iruzkinak (1)

1984

“No se establece una dictadura para salvaguardar una revolución; se hace la revolución para establecer una dictadura”

SLN

Iruzkinak (1)

Natura

Nature is interested in only two things: to survive and to reproduce one like itself. Anything you superimpose on that, all the cultural input, is responsible for the boredom of man.

ano

Iruzkinak

Nothing

Because you are trying to understand what I am saying. Through thought and thinking you cannot understand anything. But that [thought] is the only instrument. When that [instrument] cannot be used, and there is no other instrument, what is there to understand? There is nothing to understand. That’s what you need to know — that there is nothing at all to know.

WC

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5