Artxiboa olerkia

udaberria


Neguaren ostean
zelaiak bizia hartzen du.
Belar-multzo uniformetik
udaberria loratzen da.
Lore bat, lehenbizi, beldurrez;
tropa bat ondoren,
lehenengo lorearen atzetik.
Zelaian loreak ugaritzen dira; aldaketa.
Ziklo bakoitzean bezala
udaberriak indarra hartzen du
eta zelaia zena
lore-itsaso bat bilakatzen da.

Loreak nagusi dira
udaberriaren babesean.
Loreek diote:
“Hemen loreok agintzen dugu”
eta belarra mutu geratzen da.
Ordea, loreek belarraren antza hartzen dute,
nahiz eta beraiek oso lore eta aske sentitu.

Baina badaude loreak
gatibu sentitzen direnak:
Beste loreen itzalpean, estututa,
eta, batez ere,
beren erroetatik askatu ezinda.
Orduan, haizeari esaten diote:
“Eraman nazazu, eraman zurekin”
Eta haizeak:
“Baina orduan nire esklaboa izango zara”

Badaude erroak utzi eta
haizearekin dantzan egiten dute loreak,
norabide finkorik gabe nabigatzen dutenak,
talka egin eta betiko ondoratu aurretik.

Eta gainontzeko loreak jaio ziren toki berean hiltzen dira.
Batzuk hazia askatzen dute,
lore bat izan daitekeena,
etorkizuneko udaberri batean.

Loreak, badoaz.
Badatoz lehorteak, badatoz euriteak,
badatoz ekaitzak eta badator elurra.
Negua da.

Iruzkinak

Kafea
Katilu bati hitz egiten ikasi dut,
erantzunik jaso gabe, kafe hatsarekin.
Egunkariari laztan egiten ikasi dut,
Miazkatu dudan nire hatzarekin.

Ezerezari begiratzen ikasi dut,
izkinetik datorren jende hotsagatik
Irrifarre bat eskertzen ikasi dut,
begiratu nauen jende hotzagatik.

Gero arte esaten ikasi dut
betirako agurren esker txarragatik.
Sustraiak ez botatzen ikasi dut
ibili ezin duten zuhaitz zaharrengatik.

Katilu, egunkari
ezerezari irriparre
gero arte
sustraiak bota gabe…

…Gizarte ustelean
denok zoro gaude
eta zoroetxeak
hutsak daude
Furgoneta batean
ihes egin nahi nuke
Inora aldera
norabiderik gabe.

Ikasi dut hitz egiten
Ikasi dut laztan egiten
Ezerezari begiratzen ikasi dut
Irrifarre bat eskertzen…
Gero arte esaten ikasi dut,
sustraiak ez botatzen.

…ikasi dut
…ikasi dut
barkaidazu…
ikasi dut.

Iruzkinak

(jartzeke)

Presaka,
baina astiro.
Bizi guztirako maletak
asko du pisatzen.

Badirudi badoala,
behin hasi zena.
Jaiotzetik dakigu
bukatuko dena.
Noiz ordea?
zaila asmatzen.

Suak hartu ninduen
argia ikusiaz batera.
Eguzki izpi
edo fokoa,
ez naiz oroitzen,
garrek nirekin amaitu dutenean.

Sutan bizi izan naiz
arnas lehen aldiz
hartu nuenetik.

…eta garrek ahitu naute.

Eta trena
iritsi da azkenik
Atxurira.
zerrautsa
geratzen da soilik
aulki gogor eta hotz honetan.

Oier

Iruzkinak

Bihotz beltzen kluba

Bufanda beroak,
erabaki zailak
negu hotz batean

Kafeina hats eta
tabako usain artean
irrifarre iheslari,
muxu lasaigarriak
errealitate gordinean.

Sufrimendua maitatzea,
bizitzea…
samiña, poza
errealitatea.

Urdinez margotu dut
nire bihotza.
Zeruaren antzekoa izan dadin.
gogor eta hotza
besteen desberdin.

Ilunabarra iritsi da
izokin kolorez
zeru gorrituari
arrazoi emanez.

Aiztoa hartu eta
zulatu bihotza
Odolak berotu dit

lehen gogor

lehen hotza.

Egin beharra nuen
ez dit eman mina.
Gorri bihurtu da
lehen zena urdina.

eta odol jarioa
ez da geratu…

Dena beltza egin da
ni berriz zuritu.

Gaua heldu da
dena amaitu da.
Hurrengo goizerarte,

Bihotz beltzen kluban.

Oier

Iruzkinak

Oroimena

Aizu ez eskatu barkamenik,
baina beti gogoratu
ni zutaz enaiz ahaztu.

Urrun ikusten da Oroimena
ortziaren marra, banatu gintuena…

Handik pasatzean
beti begiratzen zaitut,
baina etzaitut ikusten
lehioaren bestaldean,
bizitza hau, momentu oro rebobinatzen.

Bizitza xinplea bihurtzen zait pentsatzean
zu bakarrik zaudela
baina ez da horrela,
horregatik utzi zadazu
zu begiratzen.

Eskaparateko maniki
horma hortako grafiti
denak nau zu oroitzen
hasia naiz zoratzen
mesedez
utzi zadazu zutaz oroitzen.

Hemen egongo naiz
itxaroten
geltokian parean,
trena jun bitartean.

Hemen utziko dut arrastoa
honaino iristeko
ezpainen gozoa…

Iruzkinak

EL KITAPENA

VIVIR SIN TI ES VIVIR MURIENDO
VIVIR ASI NO LO RECOMIENDO
Y ASI QUE ASI YO SIGO INSISTIENDO
VIVIR SIN TI ES MORIR QUERIENDO

CANTAR PA TI SON MIL PETICIONES
MIL RENDICIONES SIN CONDICIONES
VIVIR SIN TI ES SO DESILUSIONES

VIVIR SIN TI ES VIVIR MURIENDO
VIVIR ASI NO LO RECOMIENDO
Y ASI QUE ASI YO SIGO INSISTIENDO
VIVIR SIN TI ES MORIR QUERIENDO

CANTAR PA TI ES CLAVARME ESPINA
VIVIR SIN TI ES MI DROGA RUINA
CANTAR PA TI ES MI KITAPENA

Manu chao /oier

Iruzkinak (1)

2.a

Bai, jada badator bigarrena. Gaurkoa luzea egin zait, momentu puntualetan salbu. Eta nire burua nekatuta dago.
Kafean berriz irakurri zaitut, baina ez dut poema errepikatu, bururatu zaidan arren; zeren, ez du grazia handirik datu hori azaleratzeak.
Jakinda autobusean dagoen heldulekuaren erreflejoan ere ikusi zaitudala… itzuli eta ez ziñen zu “aixxx”. Eta pasilo amaieran ere ikusi zaitut, baina, segituan desagertu zara.

Eta horregatik ez dut poema errepikatu.
gaurko eguna luzea joan da…
biharkoa ere halakoa izango da.

beste egun bat nire ostirala ikusi gabe.

Oier

Iruzkinak

…muxu bat

Erresidentziatik muxu bat botatzen dizut. Zuri bai, zuri. Orain narrazioko tailerretan lana egin gabe zerdioken sartu den neskato ederrari. zuri.
Hau atzo gabean, edo hobe esanda, gaur goiz goiz goizean idatzi dut, izenburuaren alboan jartzen du ordua… baina orain ari zara irakurtzen…
eta ni momentu honetan bertan Bilbon naiz, zeruari begira, kafetegian edo matrikula egiten… baina zu zaukat buruan
eta horrek batzen gaitu
eta biok berdina pentsatuko dugu seguraski momentu honetan…

“ikusi nahi zaitut”

Iruzkinak

ZU

Maitatzen dakien ttiki horrek…
Izarrak, zerutik lapurtu dizkit
rock & roll melankolikoaren antzera.
Egia bihurtu den ezinezko ametsa.
Nagietatik atera nauen egunsentia.

Oier

Iruzkinak

Oilasko egosia

Ezpainak lehortu zaizkit.
Zartatu.
Azala irristatzen ari zait,
jausten.
Mahaspasa baten antzera
usteltzen ari naiz.
Begiak goibeldu zaizkit,
belarriak luzatu.
Ileak orraziek lapurtu edo
Alde egiten du.
Geroz eta zuriagoa da. Naiz.
Hezur bat apurtu zait,
gero bestea eta lurrera
erori naiz.
Ez nau inork laguntzen.
Taupadak geroz eta distanteagoak,
urriagoak dira.
Birikek urteetako lana,
desgastea pairatzen dute.
———————————————————-
Urte luzeak
ipuin dramatiko,
edo komedia bezala
uler ditzaket.
Eta oraindik
ez dakit zer zapore dudan.
Zerez egin ninduten.
Urte luzeak pasa dira.
——————————————————–

Ipurdiko zaina
bor-borka dut.
Hatzamar puntak
zimeldu,
eta hatzazalak
jausi zaizkit,
hondorik ez duen
amaiera ikus,
senti daitekeen
lapikora.
Negarra irakiten
daukat bertan.
Lurrunak
begiak egosi eta
tanta bat
sudurretik
zabalik dudan ahora joatean,
lehen aldiz dastatu naiz.
——————————————————————-
Zahartzaroa da
eta oilasko egosiaren
antzeko zaporea du.
Nork esango luke.

Oier

Iruzkinak

« Aurreko orrialdea · Hurrengo orrialdea »

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5